Mondragon Unibertsitateak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailburuaren bisita jaso du
Mondragon Unibertsitateak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailburuaren bisita jaso du
Mondragon Unibertsitateak Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailburuaren bisita jaso du
Sailburua, Unibertsitate Sailburuodearekin batera egon zen Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultatean.
Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailburuak, Juan Ignacio Pérez Iglesiasek, eta Unibertsitate Sailburuodeak, Xabier Aizpuruk, Mondragon Unibertsitateko fakultateak bistiatuko dituzte egun hauetan.
Bisita hauek hasteko, atzo, martxoak 20, Gastronomía Zientzien Fakultatean izan ziren.
Bertan, Unibertsitateko errektoreak, Vicente Atxak, Unibertsitatearen proiektua aurkeztu zien non, gaur egungo datu esanguratsuenak aipatu zituen besteak beste.
Gastronomía Zientzien Fakultateko zuzendariak, Joxe Mari Aizegak, fakultatearen eta Basque Culinary Centerren inguruko azalpenak eman zituen.
Ondoren eta bukatzeko, Gastronomía Zientzien Fakultateko instalazioak ikusi zituzten.
Bisita honetan, Mondragon Unibertsitatearen aldetik, Errektorea eta Gastronomía Zientzien Fakultateko Zuzendariaz gain, Mondragon Unibertsitateko errektoreordea, Jon Altuna eta Gastronomia Zientzien Fakultateko Zuzendari Akademikoa, Naiara Vidal ere egon ziren.