Mondragon Unibertsitatea estatuko lehen unibertsitatea da enplegagarritasuanri dagokionez, %86,9ko tasarekin

Atzealdea

Mondragon Unibertsitatea estatuko lehen unibertsitatea da enplegagarritasuanri dagokionez, %86,9ko tasarekin

Ranking

Mondragon Unibertsitatea estatuko lehen unibertsitatea da enplegagarritasuanri dagokionez, %86,9ko tasarekin

Azterlanak 70 erakunde publiko eta pribatu eta 101 ikasketa eremu aztertzen ditu

2024·05·29

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea Estatuko lehen unibertsitatea da enplegagarritasunari dagokionez, BBVA Fundazioak eta IVIE institutu valentziarrak egindako U-Ranking azterlanaren arabera. Sailkapen horrek agerian jartzen duenez, Mondragon Unibertsitateko tituludunen enplegagarritasuna % 86,9koa da ikasketak amaitu eta lau urtera, unibertsitateko ikasketa eta jakintza-esparru guztiak kontuan hartuta.

Titulazioen araberako azterketa xehatuak are datu hobeak ematen ditu gradu eta ikasketa hauetako enplegagarritasunari buruz: Energiaren Ingeniaritzako Gradua (% 94,3), Lehen Hezkuntza (% 93,8), Haur Hezkuntzako Gradua (% 92,9), Ingeniaritza Mekanikoa (% 92,8), Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (% 90,4) eta Ikus-entzunezko Komunikazio, Irudi eta Multimediako Gradua eta Industria Elektronikako Ingeniaritzako Gradua (% 88,1). 

Mondragon Unibertsitateko egresatuen langabezia-tasa % 5ekoa da ikasketak amaitu eta urtebetera. Datu horietan jasota ez dauden egresatuak ikasten jarraitzen duten pertsonak dira.