Argitalpen teknikoen arduradunei zuzendutako Komunikazio Teknikoko lehen ikastaroa antolatu du Mondragon Unibertsitateak

Atzealdea

Argitalpen teknikoen arduradunei zuzendutako Komunikazio Teknikoko lehen ikastaroa antolatu du Mondragon Unibertsitateak

IKASTAROA

Argitalpen teknikoen arduradunei zuzendutako Komunikazio Teknikoko lehen ikastaroa antolatu du Mondragon Unibertsitateak

Argitalpen teknikoak – besteak beste, jarraibide liburuak, erabilera eta mantentze oharrak, software aplikazio jarraibideak, ordezko piezen katalogoa - beharrezkoak dira sektore askotan, baina oso erakunde gutxi dira argitalpen horien komunikazio eraginkorraren garrantziaz jabetuta daudenak.

2019·03·28

$titulo.getData()


Komunikazio Teknikoa praktikan izeneko ikastaroak 3 egun iraungo du, eta ekainaren 12tik 14ra bitartean egingo da Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren Orona Ideo campusean, Hernanin. Saioak 9:00etatik 17:00eta izango dira, eta saldu osteko arduradunei, eduki teknikoen arduradunei eta komunikatzaile teknikoei (erredaktore teknikoak) zuzenduko zaizkie, eurak baitira oharren, jarraibide liburuen edo argitalpen teknikoen edukiak diseinatu, editatu, itzuli, publikatu eta banatzeko ardura dutenak.   

Erakunde askorentzat argitalpen teknikoak euren produktua edo zerbitzua saltzeagatik ordaindu beharreko lan bat dira, baina pertsona erabiltzaileak argitalpenera jo eta behar duen informazioa ez badu aurkitzen, edo bertan dagoena ez bada oso ulergarria, argitalpen horrek ez du beteko bere helburua.  

Komunikazio Teknikoari buruzko 3 eguneko ikastaroak lehenengo erantzuna eman nahi die honako gai hauei: lehen egunean bere elementu garrantzitsuenak jarriko dira mahai gainean, bigarrenean bere alderdi estrategikoak, eta hirugarrenean egun erabiltzen diren garapen aurreratuenak.

Elementu garrantzitsuenak

Produktu fabrikatzaileek kontuan hartu beharreko lehen irizpidea da behartuta daudela legez produktua modu seguruan erabili ahal izateko erabilera oharrak prestatzera. Arau eta printzipio horiek ez betetzeak zenbateko handia duten isunak sor ditzake, baita enpresa itxi behar izateko adinakoak ere. 

Publikazio teknikoen beste elementu nagusietako bat erabilgarritasuna da erabiltzaileak gai izan behar duelako bertako pausoak edo ekintzak egiteko, baita erabakiak hartzeko ere. Egokiak ez diren testuak gaizki ulertuak sor ditzakete, eta hori ekiditeko idazkera eta diseinu profesionala eta egokia erabili behar da.

Edukien estrategia

Edukia enpresa batek adierazi eta argitaratzen duen oro da, bere produktuen erabilera eskuliburuetatik erantzungailu automatikoaren mezuetaraino, marketineko material eta web korporatiboetatik igarota. Kasu bakoitzean, edukiek egitura, asmo, tonu eta hartzaile desberdinak izan ditzakete, baina sarri gertatzen da inork ez dituela alderdi horiek kontuan hartzen edo inor ez dela arduratzen edukien ekoizpenaz.

Bezeroaren esperientzia mapen gainean eta elkarrizketa mapen gainean lan egiteak eta edukiak egituratzeak, berriro erabilgarriak eta kanal anitzetan izan daitezen, erabiltzaileari transmititzen zaizkion mezuen eraginkortasuna errazten dute. Edukien eragina neurtzea eta horren jarraipena egitea ere komeni da. 

4.0 informazioa

4.0 industria errealitatea da, baina aldaketa asko eskatzen ditu erakundeetan, baita komunikazio teknikoaren alorrean ere. Helburua izan behar da edukiak eta 4.0 Industriarekin lan egiten duten erakundeak elkarrekin bizitzea, eta horrek eskatzen du edukien kudeaketa molekularra, dinamikoa, lokalizatutakoa, momentukoa, entregatze lekuan eskainitakoa eta automatikoki perfilatutakoa izatea. 

Metodologia

Edukien estrategiaren oinarrizko kontzeptuak sartuko dira, parte hartzaileen parte hartzearekin eta euren esperientzian oinarritutako ariketak eta eztabaidak eginez. Helburua da enpresa batean edukiek duten rolaren ikuspegi desberdina garatzea eta parte hartzaileek euren enpresan edukien estrategia bat diseinatzen hasteko nahikoa motibazio eta tresna izan ditzatela.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago eta izena emateko: 

Komunikazio Teknikoa Praktikan