Aste honetan ospatu da 2021eko Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa
Aste honetan ospatu da 2021eko Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa
Aste honetan ospatu da 2021eko Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa
14 ikaslek hartu dute parte fitness-eko makinekin gauzatu den txapelketa "berezi" honetan.
Aste honetan izan da pasa den ikasturtean ospatu beharreko Mondragon Unibertsitateko kirol txapelketa. Edizio "berezia" izan da, iazko udaberrian jokatu behar zenez, momentu hartako protokoloetara egokituta, baina egoera epidemiologikoaren eraginez, azarora atzeratu zen.
Fitness makinak erabiliz antolatu den banakako txapelketa izan da (bizikleta, arrauna eta korrika). Modalitate bakoitzean, proba motza eta luzea egiteko aukera izan zuten partaideek. Ikasle bakoitzaren denborak ikusgai dituzue hemen.
14 ikaslek parte hartu dute txapelketa honetan eta azaroaren 17an, Bilboko As Fabrik eraikinean antolatuko den Euskadiko XXI. Unibertsitate arteko Kirol txapelketarako sailkatu dira. Bertan, EHU eta U Deustoko ikasleen aurka lehiatuko dira.
Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!