Mondragon Unibertsitateak urrats bat gehiago egin du jasangarritasunaren bidean eta 263 eguzki-plaka jarri ditu Arrasateko campusean, Garaian
Mondragon Unibertsitateak urrats bat gehiago egin du jasangarritasunaren bidean eta 263 eguzki-plaka jarri ditu Arrasateko campusean, Garaian
Mondragon Unibertsitateak urrats bat gehiago egin du jasangarritasunaren bidean eta 263 eguzki-plaka jarri ditu Arrasateko campusean, Garaian
Eraikineko jarduerarako behar den energiaren % 17 sortuko dela aurreikusi da. Hala, Mondragon Unibertsitateak guztira behar duen energiaren % 4 lortzea espero da
<
Mondragon Unibertsitateak ageriko egin du, berriro ere, jasangarritasunarekiko duen konpromisoa, eta 263 eguzki-plaka jarri ditu Arrasateko campusean, Garaia Parke Teknologikoko egoitzan, hain zuzen. Urtarrilean bukatu den instalazioari esker, 35 etxebizitzak urtebetean duten kontsumoaren pareko energia-kantitatea sortzeko gai izan nahi du ikastegiak. Hala, eraikinak kontsumitzen duen energiaren % 17 inguru sortuko litzateke energia-iturri berriztagarriak erabilita.
Eraikinaren estalkiak 1.700 metro karratuko azalera du guztira, eta ia osorik estali dute eguzki-plakekin. Orotara, 263 plaka jarri dituzte, eta bakoitzak 455 W-eko potentzia du. Horrek esan nahi du Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoak autohornikuntzaren bidez beteko dituela campusaren energia-beharrak. Plaken azterketa- eta instalazio-prozesuan partaide izan dira Eskola Politeknikoko Eraikinen Kudeaketako eta Ingurumeneko lantaldeetako teknikariak eta Energia Elektrikoko ikerketa-taldeko kide batzuk. Askotariko profilen arteko lankidetzari esker, instalazioa parametrizatu egin da, epe ertain eta luzera aukera eman dezan, sorkuntza- eta kontsumo-datuak erabiltzeko, etorkizuneko eraikinetan ekipamendu adimendunak modelizatu, kontrolatu eta sortu ahal izateko.
120 MWh-ko instalatutako potentzia duen instalazioaren bidez, 130.000 kWh argindar ekoizteko asmoa du Eskola Politeknikoa; hau da, Garaiako eraikinaren urteko kontsumoaren % 14 17 artean. Alderaketa eginez, kontuan hartuta Euskadiko etxebizitza baten urteko batez besteko kontsumoa 3.370 kWh-koa dela, 35 etxebizitzen urteko energia-beharren pareko energia-kantitatea sortzea lortuko du ikastegiak.
Era berean, energia-autonomia sustatzeko eta energia-iturri jasangarrien alde eginez energia tradizionalarekiko mendekotasuna murrizteko MONDRAGON Korporazioak abian dituen politiken barruan dago proiektua. KREAN arkitektura-estudioak garatu du instalazioa.