Mondragon Unibertsitateak Estatuko 5 ardatzeko ultra doitasuneko mekanizazioko 1. makina instalatu du.
Mondragon Unibertsitateak Estatuko 5 ardatzeko ultra doitasuneko mekanizazioko 1. makina instalatu du.
Mondragon Unibertsitateak Estatuko 5 ardatzeko ultra doitasuneko mekanizazioko 1. makina instalatu du.
Makinak zehaztasun mikrometrikoa du, eta giza ile batek baino 100 aldiz meheagoak diren ebakiak egiteko gai da.
Mondragon Unibertsitateak Estatuko bost ardatzeko ultra doitasuneko mekanizazioko lehen makina erosi du. Merkatuan dagoen doitasunik zehatzena duen makina da, giza ile batek baino 100 aldiz finagoak diren ebakiak egiteko gai den doitasun mikrometrikoa duena.
Ekainaz geroztik, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak estatuan dagoen ultrazehaztasuneko makina bakarra du bere instalazioetan. Makina horrek fakultatea lehen lerroan jartzen du ikerketan, enpresentzako produktu eta zerbitzuen garapenean eta mekanizazio industrialeko prestakuntzan.
Makina mota horiek sektore aeroespazialean, industria elektronikoan, industria medikoan eta oftalmologikoan erabiltzen dira, besteak beste, eta mikra hamarreneko zehaztasuna behar dute beren garapen eta berrikuntzetarako.
Ultra doitasuneko mekanizazio-zentroak helburu hauek izango ditu: ikasleei laguntzea doitasun handiko fresaketa-teknika aurreratuetan prestatzen; enpresei laguntzea doitasun handiko mekanizatuak behar dituzten prozesu eta produktu prototipoen garapenean; mikroeskalako fresaketa-prozesuaren ahalmenen ikerketa; eta geometria konplexuen fresaketarekin lotutako beste ikerketa batzuk. Makina errendimendu handiko mekanizazio lerroko irakasle eta ikertzaileek eta fabrikazio mekanikoko ikasle eta bekadunek erabiliko dute.
Jingdiao GRU 100 modeloa da. 32.000 b/min-ko abiadura maximoa du, eta abiadura hori beharrezkoa da doitasunezko mekanizazio-beharrak asetzeko. Makinak espazio txikia hartzen du, zehazki 3,7 m2, eta horrek oso makina trinkoa bihurtzen du.
Makinarekin egingo diren ikerketa orokorreko lanez gain, proiektuak garatzen lagunduko die enpresei. Instalazioak forma konplexuko piezak zehaztasun handiz fabrikatzeko aukera ematen du eta piezen konplexutasunaren arabera, 3 ardatz edo 5 ardatzetan lan egin dezake.
GRU100 ereduak doitasunezko mekanizazioan makinaren, erreminten eta lan-piezen egoera kuantifikatzeko ikuskapen-sistema barne hartzen du.
Patxi Aristumuño Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikerlariaren iritziz, makina honen berritasunik handiena lan egiteko modua da. “Makinari lotu ondoren, pieza neurtzea, orientatzea, fabrikatzea eta berriz editatzea oso ziklo naturala da, eta, horri esker, zehaztasun handiko piezak lor daitezke automatikoki”, adierazi du.