Mondragon Unibertsitateak bost unibertsitate-titulu emango ditu datorren ikasturtean Zorrotzaurreko campus berrian

Unibertsitateak Bilbon duen prestakuntza-eskaintza indartu, eta graduko eta graduondoko 27 titulu emango ditu
Duela 10 urte, Bilbon hasi zuen jarduera Mondragon Unibertsitateak, eta, hurrengo ikasturtean, bere prestakuntza-eskaintza handituko du.
Datorren ikasturtetik aurrera, unibertsitateak 27 prestakuntza-titulu eskainiko ditu Bizkaiko hiriburuan: bost unibertsitate-titulu eta bi titulu propio, Mondragon Unibertsitatearen Zorrotzaurreko campus berrian; 17 titulu, Bilbao Berrikuntza Faktorian (haietatik, hiru unibertsitate-titulu eta 14 titulu propio), eta Merkataritza Ganberan ematen dituen hiru tituluak.
Datorren ikasturtetik aurrera, Mondragon Unibertsitatearen jarduera handitu egingo da Bilbon: Bilbao Berrikuntza Faktoriaz gain, Zorrotzaurreko esparru berria izango du. Hori azaldu dute Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak gaurko aurkezpenean.