Mondragon Unibertsitateak Jardunaldi Teknologikoak antolatu ditu euskal enpresen digitalizazioa eta zibersegurtasun industriala hobetzeko
Mondragon Unibertsitateak Jardunaldi Teknologikoak antolatu ditu euskal enpresen digitalizazioa eta zibersegurtasun industriala hobetzeko
Mondragon Unibertsitateak Jardunaldi Teknologikoak antolatu ditu euskal enpresen digitalizazioa eta zibersegurtasun industriala hobetzeko
Digitalizazioa prozesu estrategikoetako bat da enpresa-ingurunean, lehiakorrak izaten jarraitzeko eta epe luzera jasangarritasuna bermatzeko landu beharrekoa. Premisa horrekin, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Ciscok jardunaldi teknologiko batzuk antolatu dituzte, digitalizazioaren ahalmena erakusteko, industria-inguruneetan negozioak bultzatzen eta euskal enpresen industria-zibersegurtasuna hobetzen lagun baitezake. Jardunaldietan sektoreko adituen hitzaldiak eta zuzeneko erakustaldiak izango dira laborategi teknologikoan, non tresna eta irtenbide teknologiko berritzaileak aurkeztuko diren.
Jardunaldiak martxoan, ekainean eta urrian izango dira, eta, horietan, digitalizazio-lerro nagusiak jorratuko dira, kasu errealen eta aplikazio praktikoen bidez.
Inaugurazio-jardunaldia gaur, osteguna, egin da, Goi Eskola Politeknikoan, «Euskal enpresarako Industria Zibersegurtasuneko Tresnak» izenburupean.
Ekitaldi horretan, sektoreko adituek beren ezagutzak partekatu dituzte hitzaldien, arrakasta-kasuen eta unibertsitateko laborategi teknologikoan egin diren zuzeneko erakustaldien bidez, azken berrikuntza teknologikoak industria-eremuan nola erabil daitezkeen erakusteko.
Lehen jardunaldian, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenaren eta Proiektu Estrategikoen Departamentuak eta Ikusi eta Sernivel3 erakundeek hartu dute parte, beren esperientziaren eta ezagutzaren berri emanez.
Jardunaldiek 2025eko ekainean eta urrian jarraituko dute; horietan, digitalizazioarekin eta euskal enpresentzat dituen erabilera praktikoekin lotutako gaiak jorratuko dira.
Topaketa teknologikook aukera ematen diete enpresei industria-sektoreko liderrekin konektatzeko, azken joera teknologikoak aztertzeko eta etorkizuneko talentua sustatzeko, ezagutzak trukatzea eta lankidetza-aukera berriak sortzea ahalbidetzen duen ingurune apropos batean.