Mondragon Unibertsitateak 2021-2022 ikasturte akademikoarei hasiera ofiziala eman dio

Iñigo Urkullu Lehendakariak eman dio ofizialki hasiera 2021-2022 ikasturteari, Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultatean - Basque Culinary Centerren.
Mondragon Unibertsitateak gaur egin du 2021-2022 ikasturtearen hasiera-ekitaldi ofiziala, Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Centerren.
Errektorearen hitzaldiak hiru ardatz izan ditu: 10 urte bete dituen Gastronomia Zientzien Fakultatea - Basque Culinary Center bultzatzea; COVID-19aren ondorengo egoerari egokitu eta aurrez aurreko jarduera % 100ean berreskuratzea, eta unibertsitatearen etorkizuneko erronkak, gizartean eta ekonomian eragitea xede duten proiektuak medio.
Proiektu berrien artean, honako hauek nabarmendu ditu: urtarrilean inauguratutako Bilbao AS Fabriken garapena; Arrasaten ELAB abian jartzea, industria-jarduera jasangarri berrien inguruko proiektuetara bideratutako berrikuntza-zentroa garatzeko; Basque Culinary Centerren Gastronomy Open Ecosystem (GOE) zentro berria, eta Ekintzailetzako Plataforma Digital Irekia martxan jartzea. Egitasmo guztiak bat datoz erabat next-generation programen estrategia eta helburuekin.

Ekitaldian, Hezkuntza Sailburua, Jokin Bildarratz eta Mondragon Unibertsitateko presidentea, Mikel Álvarez ere egon dira beste autoritate eta gonbidatuekin batera.