Parte-hartze aktiboa izan dugu Valentzian ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan
Parte-hartze aktiboa izan dugu Valentzian ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan
Parte-hartze aktiboa izan dugu Valentzian ospatu diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldietan
Aste honetan ospatu dira Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldiak Valentzian
Azken bi urtetan pandemiaren eraginez antolatu ezin izan diren Estatuko Unibertsitate Kirolaren Jardunaldiak ospatu dira aste honetan, abenduaren 13 eta 14an, Valentzia hirian. Jardunaldi hauek, CRUE-ren ikasle saileko komisioak eta Universitat de Valencia-k antolatuak izan dira. CEDUko plenoa ere ospatu da.
Jardunaldien lehen egunean, bi gai orokorren inguruko hainbat hitzaldi entzuteko aukera izan genuen; unibertsitate txapelketak (campusetakoetatik hasita txapelketa internazionaletaraino) eta estatuko zein nazioarteko unibertsitate ezberdinetan ezarritako jarduera fisikoa sustatzeko edo osasuna edota ongizatea lantzeko proiektu edo programak. Bigarren egunean aldiz, CEDUren (Comité Español de Deporte Universitario) plenoa osatu zen, unibertsitate guztietako ordezkariak eta CSD-ren (Consejo Superior de Deportes) parte hartzearekin.
Aurtengoan gainera Mondragon Unibertsitatea protagonista izan da autonomia mailako txapelketen inguruko hitzaldietan, non Gorka Mtnz de Lahidalgak Mondragon Unibertsitatearen errealitatea eta Euskadiko txapelketaren antolaketaren inguruko hitzaldia eskaini zuen.
Jardunaldi benetan aberasgarriak izan dira eta bertan jasotako ideiekin, gure zerbitzuaren etengabeko hobekuntzaren prozesuan lanean jarraituko dugu.