Mondragon Unibertsitateak diplomak eman dizkie myGADE Dual eta Business Data Analytics graduetako eta kudeaketako masterretako 312 tituluduni

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak gradu eta masterren tituludunen diplomak banatu ditu
Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduetako eta Business Data Analytics-BDatA Graduko tituludunen diplomak banatu ditu. Zehazki, 125 ikaslek lortu dute myGADE gradua Oñati, Irun eta Bilboko campusetan. Beste 34 gazte Bilbon ematen den Business Data Analytics graduan graduatu dira. Era berean, 153 ikasle graduatu dira kudeaketa master desberdinetan. Guztira, 312 diploma banatu ditu Mondragon Unibertsitateak gradu eta kudeaketako masterren artean.
Lander Beloki unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoak ireki du ekitaldia, eta Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eman dio itxiera.
Masterreko 153 ikasle
Graduko ikasleez gain, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak eskaintzen dituen masterretako 153 ikaslek jaso dituzte diplomak: Erakundeen Nazioartekotzeko masterra, Marketin Digitaleko masterra, Pertsonen Talentuaren Kudeaketa Estrategikoko masterra, Kontabilitate eta Finantza Zuzendaritzako masterra eta Business Analytics-eko masterra; baita Pertsonen eta Sistema Erlazionalen Coaching eta Lidergoan Profesionalentzako programak ere.
Diplomak emateko ekitaldiko argazkiak: https://www.flickr.com/photos/enpresagintza/albums/72177720321493766