Mondragon Unibertsitateko DATA ANALYTICSeko adituek zaintza-arloko profesionalei zuzendutako konpetentzia mapa transformatzailearen diseinuan parte hartu dute

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko DATA ANALYTICSeko adituek zaintza-arloko profesionalei zuzendutako konpetentzia mapa transformatzailearen diseinuan parte hartu dute

ELKAR-LANA

Mondragon Unibertsitateko DATA ANALYTICSeko adituek zaintza-arloko profesionalei zuzendutako konpetentzia mapa transformatzailearen diseinuan parte hartu dute

Beatriz Laskurain arduratu zen datuaren kudeaketa gaitasunaren inguruan egindako lanaren emaitzak eta hausnarketak azaltzeaz, Zainlabek antolatutako ekitaldian izan da.

2022·11·15

$titulo.getData()


Zainketen arloan beharrezkoa da konpetentzia berriak garatzea lanpostuei hobeto erantzuteko eta Europako Batzordeak 2023. urtea proposatu du Gaitasunen Europako Urte gisa. Testuinguru honetan, SSI taldeak Zainlab lanketa mahai bat jarri du abian konpetentzia horiek guztiak definitzeko, eta Mondragon Unibertsitatea arduratu da datuaren kudeaketaren konpetentziak zehazteaz.

Osasun eta zaintza sektoreetako langileei zuzendutako konpetentzien maparen diseinua izango da sektoreko enpresetan konpetentzien eraldaketa ahalbidetuko duena, eta egoera horretan digitalizazioa eta datuaren kudeaketa oinarri garrantzitsuenetakoak izango dira. Edozein kasutan, Zainlabek lantzen duen gaitasunen mapan beste hainbat gai ere jasotzen dira, hala nola zentzuzko bizitza, zaintzaren etika, kulturartekotasuna, berrikuntza eta ikerketa, kultura jasangarria eta lan-ingurune osasungarri baterako ekarpena.

Beatriz Laskurainek, estrategia digitalean espezializatutako Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea, SSI taldeak antolatutako jardunaldian aurkeztu zuen Unibertsitateak diseinatu duen konpetentzien mapa. Beatriz Osasun eta Silver-erako Adimen Artifizialeko Masterraren eta Data Science, industriatik Silver Economy-rainoko Aditu Ikastaroaren koordinatzailea da eta zaintzaren eta Silver Economy-ren sektoreko datuaren kudeaketaren arloan beharrezkoak diren gaitasunei lanketa egin du unibertsitateko beste hainbat lankiderekin batera. Hala nola, proiektuan parte hartu dute ezagutza desberdinetako Mondragon Unibertsitateko adituak: diseinu inklusiboa (Arantxa Gonzalez de Heredia), biomedikuntza (Unai Ayala), datuaren legezkotasuna eta segurtasuna (Jesus Lizarraga) eta datuen analisia (Beatriz Laskurain).

Data Science ikastaro aditua, industriatik hasi eta Silver Economy-raino

Osasun eta zaintza sektoreko profesionalei ere zuzendutako ikastaro honen helburu nagusia datuak aztertzeko proiektu osoak diseinatzen eta hedatzen ikastea da, datuak prestatzetik, analisia eta balidazio prozesuraino, bitartean dauden modelatze-teknika desberdinak, deployment eta bistaratzea ere landuaz noski.

Ikastaroan algebra, estatistika eta programazioaren oinarriak errepasatuko dira Python-en (1-Fundamentuak), datuak hartzeko eta aurrez prozesatzeko tekniketan sakonduz (2- Datuak prestatzea), ondoren, datuak aztertzeko eta baliozkotzeko (3 – Analisia eta baliozkotzea) eta bistaratzeko (5 – Datuak bistaratzea) tekniketan murgilduz.

Ikastaroa Osasun Zientzietako (bioingeniaritza, zientzia biomedikoak, biokimikoak, biozientziak, mikrobiologia, medikuntza) eta Zientzia Teknologikoetako (matematika, estatistika, datu-ingeniaritzak, fisika, informatika, etab.) profesionalei zuzenduta dago, zehazki zaintza eta osasun sektorean dabiltzanak edo hortan espezializatu nahi dutenak.

Ikastaroa formatu erdi-presentzialean zein online formatuan eskaintzen da (bietako bat aukeratu daiteke). Modalitatearen arabera, eskolak astearteetan (17:00-20:00) eta ostiraletan (15:00-20:00) izango dira. Urtarrilaren 27an hasi eta maiatzaren 30ean amaituko da ikastaroa.

Ikastaroari buruzko informazio gehiago eskatu hemen