Mondragon Unibertsitateak eta Athletic Club-ek akordio bat sinatu dute Athletic-eko ikasle kirolariei goi mailako ikasketak egitea errazteko asmoz

Akordioaren iraupena hiru futbol denboralditakoa da, 2025/26 denboraldirarte eta ondoren, denboraldi bateko nahi beste epetan luza daiteke
Mondragon Unibertsitateak eta Athletic Club-ek lankidetza hitzarmen bat sinatu dute Euskal Herriko kirol profesionala eta goi-mailako hezkuntza lotzeko. Izan ere, bi erakundeek sinatutako hitzarmen honek, Athletic Club-eko jokalariei, goi-mailako ikasketak burutzeko aukerak errazten dizkie, bai unibertsitate mailakoak eta baita ere goi mailako heziketa zikloetakoak.
Akordioa Ibaigane Jauregian sinatu dute Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Jon Berasategi, Athletic-Club-eko zuzendari nagusiak.
Bertan egon dira baita ere, Mondragon Unibertsitateko idazkari nagusia, Idoia Peñacoba eta Athletic Club-en partetik Mikel García eta David Rincón.