Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko irakasle ikertzaileen bisita Deakin Unibertsitatera (Australia)

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko irakasle ikertzaileen bisita Deakin Unibertsitatera (Australia)

BISITA

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko irakasle ikertzaileen bisita Deakin Unibertsitatera (Australia)

Irakaskuntza-metodologia aktiboei buruzko ikerketa- eta lankidetza-jarduerak izan zituen ardatz bisitak.

2024·04·16

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Joseba Mendiguren eta Unai Ibarretxe irakasle eta ikerlariak Deakin Universityn izan dira. Deakin Unibertsitatea Australiako unibertsitate bat da, eta ikerketa-arloan eta ingeniaritza-enpresetarako transferentzian lan handia egiten du.

Bisitan, batetik, HEAPLAS proiektuari lotutako prestakuntza- eta ikerketa-jarduerak egin ziren (Goi Entropiako aleazioen erabileraren azterketa, mugikortasun iraunkor eta deskarbonizaturako ordezko material gisa).

Bestalde, Actives Learning eta Project Based Learning irakaskuntza-metodologietan landu ziren aliantzak. Bi erakundeok erreferente gara teknologiaren eta ingeniaritzaren esparruan ikasteko metodologia aktiboak aplikatzen, esperientziak eta berrikuntzak partekatzea beti aberasgarria izan dadin.

Berriro itzuli eta elkarlanean jarraitzea espero dugu.

HEAPLAS proiektua, Exploración del uso de aleaciones de Alta Entropía como material sustitutivo para una movilidad sostenible y descarbonizada, ezagutza sortzeko proiektuetarako eta proiektu horiei lotutako doktoratu aurreko ikertzaileak prestatzeko jarduketetarako laguntzen bidez finantzatu da. PID2022-139130OA-I00