Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Espainiako haustura taldearen 2025eko kongresua antolatuko du (GEF2025)

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Espainiako haustura taldearen 2025eko kongresua antolatuko du (GEF2025)

GEF2025 KONGRESUA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak Espainiako haustura taldearen 2025eko kongresua antolatuko du (GEF2025)

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko hainbat ikertzailek euren ikerketak aurkeztu dituzte 2023ko martxoan egin den kongresuaren 40. edizioan. Bertan erabaki da hurrengo edizioa Mondragon Unibertsitateak antolatuko duela.

2024·03·15

$titulo.getData()


2023ko martxoaren 6tik 8ra, Palma de Mallorcan, Espainiako Fraktura Taldearen 40. kongresua egin zen. Urtero egiten den topaketa horretan materialen haustura eta nekena aztertzen duten zientzialariak eta teknikariak biltzen dira. Bilkura horretan, ingeniaritzaren alor horretako aurrerapenak eta ikerketa-lanak aurkezten dira.

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Aplikatuko Doktoretza Programako hainbat ikasle eta Unibertsitateko beste hainbat ikertzaile topaketan izan dira eta hainbat lan aurkeztu dituzte.

  • Aplicación de la teoría de distancias críticas para la evaluación de la vida a fatiga de engranajes rectos, Gurutz Cortabitarte, doktoregaia.
  • Evaluación de la vida útil a fatiga de líneas de amarre de convertidores de energía undimotriz en condiciones de oleaje realistas, Eguzkiñe Martinez, doktoregaia.
  • Análisis de la fractura prematura del vidrio durante el temple mediante simulación basada en interacción fluido-estructura, Asier Iglesias, ikerlaria.
  • Efecto de la velocidad de aplicación de carga y del estado tensional en la modelización constitutiva y la fractura del acero inoxidable dúplex 2205, David Abedul, ikerlaria.
  • Fractura de paneles sandwich fabricados mediante impresión 3D integral con fibra continua de carbono, Borja Erice, Ikerbasque ikerlaria.

Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko beste ikertzaile batzuk ere joan dira topaketara eta batzarrean parte hartu dute. Bertan erabaki da Mondragon Unibertsitateak antolatuko duela 2025ko hurrengo edizioa.