Titulazio Ofiziala

Kultur eta Sormen Industrien Komunikazioa eta Gestioan Graduatua. *Unibasq-en onarpenaren zain

Iraupena

240 ECTS

4 urte

Campusa

Aretxabaleta

Plazak

50 plaza

Hizkuntza

Euskara, gaztelera eta ingelesa

Modalitatea

Presentziala

{name=ID_Formulario_descarga, data=1840399, type=text, options=[]}

PDF Katalogoa

Atzealdea

Moduloa, ikaskuntzaren oinarria

Hezkuntza eredua

Moduloa, ikaskuntzaren oinarria

Kultur eta Sormen Industrien Komunikazioa eta Gestioa graduko ikaste-irakaste prozesua erronketan eta proiektu errealetan oinarrituriko metodologia aktiboen bitartez garatzen da.

$titulo.getData()


Erronkak diziplina anitzeko proiektuetan planteatzen dira, hau da, Moduloetan, kasuan kasuko ezagutza, trebetasun eta konpetentziak eskuratzeko. Moduloak elkarren jarraian lantzen dira; etengabe eskaintzen dira, eta bi irakaslek jarduten dute, gutxienez, haietariko bakoitzean. Irakasleek erronka aurkezten dute sekuentziaren hasieran, eta ikasleek proposamenari erantzun behar diote denbora jakin batean.

Metodologia horren bitartez, ikaslea bera bilakatzen da ikaskuntza prozesuko protagonista, berak egin behar baitu, beste ikasleekin batera, jardueren eta diseinuaren plangintza. Hala, ikasleak ez sakabanatzea eta ezagutzak ez atomizatzea lortzen da, eta ikasleek beren ikaskuntza prozesuan sakontzen dute. Graduko maila guztiak eredu pedagogiko horretan oinarrituta daude. 


Unibertsitatea baino gehiago gara