Fluidoen mekanika taldeko zenbait kidek ELGRA biltzarraren hogeita zortzigarren edizioan parte hartu dute

Atzealdea

Fluidoen mekanika taldeko zenbait kidek ELGRA biltzarraren hogeita zortzigarren edizioan parte hartu dute

KONGRESUA

Fluidoen mekanika taldeko zenbait kidek ELGRA biltzarraren hogeita zortzigarren edizioan parte hartu dute

European Low Gravity Asociation (ELGRA), Europako mikrograbitate elkarteak bi urtez behin antolatzen duen kongresua irailaren 3tik 6ra bitartean antolatu zen Liverpoolen.

2024·09·27

$titulo.getData()


Kongresu honek zientzia fisikoetan, bizitzan eta teknologian interesa duen komunitate zientifikoa bildu zuen. Bertan, M. Mounir Bou-Ali irakasleak, Valentina Shevtsova irakasleak, Peru F. Arroiabe doktoreak, Ane Errarte doktoreak eta Antton Sanjuan doktoregoak (doktoregoaren bigarren urtea) ahozko eta idatzizko hainbat lan eta hitzaldi aurkeztu zituzten LiBr-H2O nahasketen xurgapen-dinamikei eta tenperatura-gradienteei lotutako masa-transferentziari buruz, Europako Espazio Agentziaren DCMIX proiektuaren barruan.

Edizio honetan, Ane Errarte doktoreak ELGRA Reseach Prize saria lortu du, fase-aldaketako materialen fusio-prozesuan zehar fluxu onbektiboen analisiari buruzko «Melting process and flow analysis of Phase Change Materials: particle imaging by Event-Based Velocimetry» ikerketa-proiektuaren proposamen berri baten garapena finantzatzeko. Sari honi esker, Ane Errarte doktoreak Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasle gisa Bikaintasunaren Ikerketan bere garapen profesionala hasteko aukera izango du.