MGEPeko egun bakarreko udaberriko txapelketak
MGEPeko egun bakarreko udaberriko txapelketak
MGEPeko egun bakarreko udaberriko txapelketak
Maiatza eta ekainean zehar, MGEPeko ikasleentzako egun bakarreko txapelketak antolatuko dira.
Maiatza eta ekainean zehar, MGEPeko ikasleei zuzenduriko egun bakarreko txapelketak antolatuko dira. Animatu parte hartzera, lagunartean jarduera fisikoa egiteaz gain, saria edota kreditua lortzeko aukera!
BADMINTON BINAKA
- Maiatzak 12 (astelehena) Arrasateko Iturripeko kantxan. Izen emateak maiatzaren 8a baino lehen.
BOLEIBOLA
- Maiatzak 20 (asteartea) Galarretako campuseko kantxan. Izen emateak maiatzaren 16a baino lehen.
- Ekainak 10 (asteartea) Aretxabaletako Ibarra kiroldegiko kantxan. Izen emateak ekainaren 6a baino lehen.
ARETO FUTBOLA
- Maiatzak 19 (astelehena) Arrasateko Iturripeko barruko kantxan. Izen emateak maiatzaren 12a baino lehen.
PADEL
- Maiatzak 13 (asteartea) Arrasateko Musakola kiroldegian. Izen emateak maiatzaren 8a baino lehen.
- Maiatzak 22 (osteguna) Urnietako Arima Padelen. Izen emateak maiatzaren 12a baino lehen.
- Ekainak 3 (asteartea) Padel Indoor Goierrin. Izen emateak maiatzaren 26a baino lehen.
3x3 SASKIBALOIA
- Ekainak 12 (osteguna) Musakola kiroldegian. Izen emateak ekainaren 6a baino lehen.
Txapelketak, izena ematen duzuen ikasleon ordutegi eta beharretara egokitzen saiatuko gara!
Txapelketetan izena emateko interesa edukiz gero idatzi kirolak.mgep@mondragon.edu helbidera edo eman izena zuen kabuz hemen.
FRONTENIS BINAKA, Arrasaten, liga formatuan antolatuko da apirila eta ekaina artean! Txapelketa honetarako izen ematea martxoaren 30ean amaituko da.
ANIMATU!!!!