Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Movistar Plus+ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, diseinuaren arloan profesional gazteak sustatzeko

Atzealdea

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Movistar Plus+ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, diseinuaren arloan profesional gazteak sustatzeko

HITZARMEN BERRIA

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Movistar Plus+ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, diseinuaren arloan profesional gazteak sustatzeko

Akordioak Mondragon Unibertsitateko Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterreko ikasle gazteen prestakuntzan, identifikazioan eta sustapenean jartzen du arreta

2022·12·15

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Movistar Plus+ek lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterreko ikasle gazteen prestakuntzan, identifikazioan eta sustapenean arreta jartzeko asmoz. Bi erakundeek urteak daramatzate elkarrekin lan egiten hainbat proiektutan, eta, hitzarmen hau sinatuta, gaur egungo harremanean sakontzeko konpromisoa hartu dute.

Hitzarmenaren esparruan, askotariko jarduerak aurreikusten dira: prestakuntza eta irakaskuntza-lankidetza; proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren bidez hezkuntza-edukiak ematea; azterlanak edo eztabaida-foroak egitea; I+G+b zerbitzuak ematea, eta Mondragon Unibertsitateko masterreko ikasleek Movistar Plus+en egindako profesionalizazio-praktikak eta Master Amaierako Lanak babestea, besteak beste.

Bi erakundeen arteko harremanaren barruan, joan den ikasturtean, Movistar Plus+ek erronka jo zien Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterreko lehen mailako ikasleei: Lo+ de Lo+ kanpainaren barruan eduki-esperientzia bat diseinatzea. Ikasleek taldeka lan egin zuten zenbait astez, eta, azkenean, lau proposamen aurkeztu zituzten. Egindako lanaren zati bat aukeratutako kanpainaren parte izango da, eta aurtengo abenduan kaleratuko da.

Master aitzindaria, ikasketei lotutako enplegua % 100 duena*

2010. urtetik, diseinu estrategikoan aitzindaria den Mondragon Unibertsitatearen Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoko Unibertsitate Masterrak prestakuntza integrala ematen du diseinuaren arloan. Horrela, hainbat helburutarako trebatzen ditu ikasleak: modu estrategiko eta berritzailean pentsatzeko; diziplinak aplikatzeko, hala nola zerbitzuen diseinua, partaidetzako diseinua eta erabiltzaile-esperientzia, eta erakundeetan diseinuaren integrazioa kudeatzeko.

Masterrak % 0ko langabezia-tasa du, eta promozioen % 100ek titulazioarekin lotutako lanpostuak dituzte*. Ikasleen artean, hainbat autonomia-erkidegotatik iritsitako pertsonak daude, baita munduko beste leku batzuetatik etorritakoak ere, hala nola Latinoamerikakoak. Enpresa-errealitatearekin lotura handia duen titulazioa da, hainbat konpainiak konplexutasun eta iraupen desberdineko erronkak planteatzen baitituzte, proiektu erreal gisa hiru trantsizioei lotuta: teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa, eta sanitarioa eta soziala.

Masterraren lehen urtean, 5 erronka lantzen dira enpresekin batera, eta ikasleek marka- eta produktu-estrategia, produktu eta zerbitzu digitalen diseinua eta gizarte-berrikuntzako proiektuak garatzen dituzte. Bigarren urtean, berriz, aukera hauek dituzte: enpresa batean master-amaierako proiektua egitea; atzerrian prestakuntza-esperientzia bat bizitzea; ekintzaile izan eta diseinu-agentzia bat sortzea, edo diseinu-ikerketari ekitea.