Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako heziketa zikloko bi ikaslek webgune onenaren saria eraman dute 'Kaixomundua.eus' lehiaketan

Atzealdea

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako heziketa zikloko bi ikaslek webgune onenaren saria eraman dute 'Kaixomundua.eus' lehiaketan

SARIA

Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi mailako heziketa zikloko bi ikaslek webgune onenaren saria eraman dute 'Kaixomundua.eus' lehiaketan

“Kaonbi” taldeak web onenari saria irabazi du "Kaixomundua.eus” lehiaketan

2024·05·13

$titulo.getData()


PUNTUEUSek antolatzen duen Kaixomundua.eus lehiaketaren helburuak webguneak sortzen ikastea, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eta eduki digitalak euskaraz sortzea dira. Eskola-komunitateari begira sortutako proiektua da, bosgarren edizioa izan da aurtengoa.

Guztira Euskal Herriko 54 ikastetxeetako 1.334 ikasle aurkeztu dira, 479 taldeetan banatuta; ediziorik arrakastatsuena izan da. Talde bakoitzak webgune bat sortu eta garatu behar izan du. Proiektuak lau kategoria desberdinetan banatu dira: lehena, 1. eta 2. DBHko ikasturteko ikasleek osatu dute; bigarrena, DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek; hirugarren saria batxilergoko ikasleentzat izan da eta azkena, lanbide-heziketako ikasleek jaso dute.

Eta lanbide-heziketako saria Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR) Oihan Gorrotxategi eta Peio Lapuente ikasleek eraman dute. Kaonbi.eus da garatu duten webgunea. Ikasturtean zehar ikasleek webgune erreal bat sortu dute, Arrasateko Kaonbi elkartearentzat zuzenduta, eta kontsumitzaile digital izatetik, sortzaile digital izatera pasatu dira.

Bideo honetan Oihanek eta Peiok beraien esperientzia kontatzen dute, ikusi: