MGEP GMHZ Fabrikazio Mekaniko Diseinuko ikasleak Igor González de Galdeanok antolatutako II Lehiaketan

Atzealdea

MGEP GMHZ Fabrikazio Mekaniko Diseinuko ikasleak Igor González de Galdeanok antolatutako II Lehiaketan

LEHIAKETA

MGEP GMHZ Fabrikazio Mekaniko Diseinuko ikasleak Igor González de Galdeanok antolatutako II Lehiaketan

GMHZ Fabrikazio Mekaniko Diseiniko ikasleek parte hartu dute Kirlofek antolatutako Machining meet Talent by Ceratizit II Lehiaketan

2024·05·21

$titulo.getData()


Igor González de Galdeano txirrindulari profesionala izana Kirolife enpresarena arduraduna da, gazteek goi mailako kirola era egokian egitea, beraien formazio akademikoa uztartzen laguntzeko sortua. Hori dela eta, bigarren urtez, CERATIZIT enpresarekin batera Machining Meets Talent by CERATIZIT lehiaketa antolatu du, Fabrikazio Mekanikoko Lanbide Heziketako ikasleentzat.

Lehiaketa otsailean hasi zen eta ikasleek Orbea bizikleta fabrikatzaileak duen arazo bati aurre egitea zuen helburu. Enpresa honek bizikletentzako euskarri egonkor bat diseinatzea proposatu zien, dendetan eta azoketan erakusteko aukera emango duena, baina baita edozein erabiltzaileri zerbitzatzeko aukera ere. Erronka hori fabrikazio mekanikoko diseinatzaileen funtzio profesionalekin guztiz bat dator, eta GMHZko 2. mailako ikasleek parte hartu dute.

Maiatzaren 16an, lehiaketako sari banaketa egin da Bilbao Berrikuntza Faktorian, eta bertan parte hartu dute Lanbide Heziketako 9 ikastetxeetako ikasleak tutoreekin batera, baita HETEL, ORBEA, CERATIZIT eta KIROLIFEko ordezkariak ere.

Ekitaldia aurreko edizioko irabazleek Madrilgo Ceratizit-eko instalazioetan igarotako jardunaldien aurkezpen eta bideoarekin hasi da. Ondoren, parte hartzen duen zentro bakoitzak bere proposamenak aurkeztu ditu.

Enpresa laguntzaileetako ordezkariek hitz batzuk eskaini nahi izan dizkiete bertaratutakoei. Igor Gonzalez de Galdeano (Kirolife) eta Joseba Arizagak (Orbea) azpimarratu dute proposatutako helbururako aurkeztutako konponbideen aniztasuna, baina baita beste arlo batzuetan ezar daitezkeen ideia posibleak ere. Huts egiteari beldurra galtzearen garrantzia ere aipatu dute, lanetik beti lortzen baitira emaitzak. Horrela, Orbeako ateak zabalik utzi ditu hurrengo belaunaldientzat.

Bestalde, Julen Elgetak, HETEL elkarteko presidenteak, eskerrak eman dizkie ikastetxe guztiei parte hartzeagatik eta egindako ahaleginagatik. Fabrikazio Mekanikoaren familia inguruko industria-sarean gehien eskatzen den familia dela gogoratu nahi izan du. Orestes Escolano de la Rosak, Ceratizit Españako zuzendaria, ere parte hartu du ekitaldian, 12 urte daramatza enpresan eta 6 urte Machining Meets programarekin, non jende gazte asko ezagutu duen eta etorkizuna hor dagoela nabarmendu du. Bezero asko hasi dira prozesuak robotizatzen eta automatizatzen, arinagoak izateko eta merkatuari erantzuna emateko aitortu du. Gainera, Adimen Artifizialak mundua ere aldatuko duela dio, erabakiak hartzen lagunduko digu eta beldur izan arren, onartu egin behar dugu