Mendizaletasunaren inguruko online formakuntzak (neguko mendi jarduerak, trail running-a, ...)
Mendizaletasunaren inguruko online formakuntzak (neguko mendi jarduerak, trail running-a, ...)
Mendizaletasunaren inguruko online formakuntzak (neguko mendi jarduerak, trail running-a, ...)
Zure kabuz
Naturan burutzen diren abentura kirol ezberdinen inguruko online formakuntzetan deskontuak
Kirol Zerbitzua, BE4EXPERIENCE kirol eta natur ekintzen inguruko plataformara batu da, unibertsitateko ikasle zein langileei mendizaletasuna, neguko mendi jarduerak eta trail running-aren inguruko hainbat formakuntza eskaintzeko asmoz, diziplina hauetan hasi edota hobetzeko baliagarriak izan daitezkenak.
Outdoor kirolari ezagunekin batera ikas dezakezu, +500 bideo didaktikoekin. Hitzarmen honen helburua, mendiko jardueren inguruan dagoen formakuntza faltari aurre egiteko tresna bat eskaintzea da; Mondragon Unibertsitateko ikasle zein langileok, natur jarduerez modu seguru batean gozatu ahal izateko.
Unibertsitateko komunitatearentzat prezio bereziak ditugu; 15€ ikastaroa (prezioa arrunta 80€). Ikastaroren bat egiteko interesa izanez gero, bete galdetegi hau eta Kirol Zerbitzutik beharrezko kodea bidaliko dizugu.
Natur jardueretako aspektu teknikoak ikasi eta gozatu segurtasunez mendiko baldintza ezberdinetan!!
Ikastaro hauetaz gain, plataforma honetan, mendizaletasunaren inguruko formakuntza gehiago (presentzialak ere), multimedia atala (dokumental eta pelikulekin) eta bidaia ezberdinen eskaintzak ere badaude. 10€-ko deskontu kupoiak ditugu hauetariko zerbitzuren batean erabiltzea nahi izanez gero, beraz, eskatu Kirol Zerbitzuan.