Medikuntza birsortzaileari bruzko jaurdunaldia Teknologia Biomedikoak masterreko ikasleentzat

Atzealdea

Medikuntza birsortzaileari bruzko jaurdunaldia Teknologia Biomedikoak masterreko ikasleentzat

JARDUNALDIA

Medikuntza birsortzaileari bruzko jaurdunaldia Teknologia Biomedikoak masterreko ikasleentzat

Cristina Eguizabalek, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko Ikerketa Unitateko arduradunak, hitzaldi bat eskaini die masterreko ikasleei, zelula ama motei eta arlo horretan egiten ari diren ikerketa proiektuei buruz sakontzeko.

2020·11·19

$titulo.getData()


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek Cristina Eguizabal Doktorearen bisita izan dute eta bera da Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko (TGEEZ) Zelula Terapia, Ama Zelula eta Ehun Taldeko burua, Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketen Institutuko kide dena.

Eguizabal doktoreak medikuntza birsortzaileari eta dauden zelula amei buruzko hitzaldia eskaini die ikasleei. Hasteko, medikuntzak alor horretan izan dituen mugarri eta aurrerapen nabarmenak errepasatu ditu eta, jarraian, egun TGEEZn garatzen ari diren ikerketa proiektuak azaldu ditu, zelula ametan oinarritutako terapiei dagokienez.

Hitzaldia Ehun-Ingeniaritza eta Medikuntza Birsortzailea irakasgaiaren barruan kokatzen da. Irakasgai hori Teknologia Biomedikoak Masterreko lehen ikasturtean ematen da eta ingeniaritzaren ikuspegia eta kontzeptu biomedikoak uztartzen ditu. Kanpoko beste erakunde batzuetako adituek irakasgai honen inguruko hitzaldiak ematen dituzte. Horrek ikuspegi zabala ematen die ikasleei teknikaren egungo egoerari buruz eta etorkizuneko ingeniari biomedikoen belaunaldia medikuntzaren espezialitate hasiberri honetan barneratzen laguntzen du.

Beste proiektu batzuekin elkarlana

Mondragon Goi Eskola Politeknikoak eta Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak elkarlanerako beste bide paralelo bat mantentzen dute, ALOPRP3D ikerketa proiektua kasu. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak finantzatutako proiektu honen helburua da lesionatutako ehunak birsortzeko gai diren belaunaldi berriko aposituak garatzea, prozedura kirurgikoak murrizteko eta, horrela, pazienteen bizi-kalitatea hobetzeko. Bi zentroetako ikertzaileak proiektuan murgilduta daude eta hilabete batzuk barru lehen emaitzak ikustea espero da.