Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrak praktika ordainduak egiteko aukera eskainiko du

Atzealdea

Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrak praktika ordainduak egiteko aukera eskainiko du

MCOOP masterra

Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrak praktika ordainduak egiteko aukera eskainiko du

Praktiketarako hautatutako pertsonak matrikulazioa eginda izan beharko du masterreko lehen urtean.

2021·09·20

$titulo.getData()


Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterrak praktika ordainduak egiteko aukera eskainiko dio 2021-2022 ikasturteko lehen urtean matrikulatuta dagoen ikasle bati. Praktiketan jasotako ordainek estaliko du matrikularen kostuaren %30a.

 

Ordaindutako praktikak erabiliko dira masterreko gaiarekin lotutako proiektu edo lan bat egiteko. Proiektu horrek, gehienez, 300 orduko iraupena izango du, eta 2021eko abenduan hasi eta 2022ko ekainean amaitu beharko da.

 

Hautaketa egingo da irizpide hauek jarraituta:

  • Parte-hartzaileen curriculuma.
  • Praktikak egiteko motibazio-gutuna
  • Gainera, hautaketa-prozesuan kontuan hartuko dira langabezian dauden edo urtean 6.000 eurotik beherako diru-sarrera gordinak dituzten pertsonak.

LANKI Kooperatiboaren Ikertegiak zuzentzen du Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterra. Programa hau %100 online eskaintzen da, baina badago aukera egonaldi bat egiteko Mondragon esperientzia bertatik bertara ezagutzeko. Masterra egin daite urtebetean edo bi urtean. 

 

Masterreko parte-hartzaileek kooperatiben eta gizarte-ekonomiako erakundeen kudeaketa integralerako gaitasunak garatuko dituzte. Edukiei dagokionez, masterraren ardatza da munduko ekosistema kooperatibo puntakoenetako bat: Mondragonen Esperientzia Kooperatiboa.

 

Masterrari eta ordaindutako praktikei buruzko informaioa jasotzeko:

Julene Gorrotxategi

  • jgorrotxategi@mondragon.edu
  • 600 02 27 20