Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean “online” unibertsitate master berria eskainiko dugu hurrengo ikasturtetik aurrera

Atzealdea

Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean “online” unibertsitate master berria eskainiko dugu hurrengo ikasturtetik aurrera

Mcoop Masterra

Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean “online” unibertsitate master berria eskainiko dugu hurrengo ikasturtetik aurrera

Online eskainiko da masterra, eta parte-hartzaileek aukera izango dute egotaldia egiteko Arrasateko Kooperatiba Esperientzia bertatik bertara ezagutzeko.

2020·02·03

$titulo.getData()


Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak unibertsitate master berri bat eskainiko du hurrengo 2020-2021 ikasturtean: Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Masterra. 

 

Online eskainiko den master honetan, parte-hartzeileek jasoko dute prestakuntza gizarte-ekonomiako erakunde eta kooperatiben kudeaketa integraleri aurre egin ahal izateko. Gainera, aukera izango dute murgiltzeko erreferentziazkoa den kooperatiba ekosistema batean: Arrasateko Kooperatiba Esperientzian.

 

2020ko urrian hasiko da masterra, eta urtebetean edo 2 urtean egiteko aukera egongo da. Gazteleraz izango da, eta kooperatibismoaren ezagutzan sakontzeaz gain, ikasleak trebatuko dira kudeaketa funtzioak eta lidergo lanak betetzeko, besteak beste, hurrengo esparruetan: erakundeetako parte-hartzea, kultura kooperatiboa eta lantaldeen kudeaketa, (barne) ekintzailetza eta berrikuntza, marketina eta eraldaketa digitala, estrategia, talentuaren garapena, interkooperazioa eta gizarte-eraldaketa

 

INFORMAZIO SAIOAK

Kooperatibismoan eta Kudeaketa Sozioenpresarialean Unibertsitate Master berriari buruzko informazioa emateko, bi saio antolatu dira Eskoriatzako campusean. Ekitaldi horietan parte hartu ahal izateko, aldez aurretik izena eman beharko da hurrengo web orrian: Informazio saioetan izen-ematea

Apirilak 1 (asteazkena). 18:00. Eskoriatzako campusa (Gipuzkoa).

Ekainak 11 (osteguna). 18:00. Eskoriatzako campusa (Gipuzkoa).

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Eunate Escandón

+34 615 745 341

eescandon@mondragon.edu

www.mondragon.edu/mcoop