Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek sakondu dute ekipo eta gailu medikuen zertifikazioan

Atzealdea

Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek sakondu dute ekipo eta gailu medikuen zertifikazioan

JARDUNALDIA

Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek sakondu dute ekipo eta gailu medikuen zertifikazioan

Hainbat enpresen ordezkariek parte hartu zuten hizlari gisa zertifikazioei buruzko jardunaldian eta azpimarratu zuten osasun sektoreko ingeniaritzatan dagoen profil espezializatu gabezia

2020·03·11

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek jardunaldi batean parte hartu zuten eta bertan enpresa ezberdinetako profesionalek azpimarratu zuten osasun produktuen zertifikazioaren garrantzia diseinu fasetik bertatik hasita. Sektore biomedikoak behartzen du araudi eta zertifikazio zorrotzen betetzea produktu, zerbitzu eta aplikazio berriak komertzializatzeko orduan; horrenbestez, ikasleek ezagutu behar dituzte erregulazio honen xehetasunak merkaturatze arrakastatsu bat bermatzeko. 

Egun, osasun sektoreko enpresa industrialetan zertifikazio eta arauditan espezializatutako profesionalen eskari handia dago. Batzuk espezialista hauek euren erakundeetan integratzen dituzte eta beste batzuk azpikontratatzearen hautua egiten dute, baina bai batzuk bai besteek detektatzen dituzte gabeziak inkorporazio berrien formazioan zertifikazioei dagokionean. Teknologia Biomedikoen Masterreko irakasleria jabe da egoera honetaz eta horregatik jarri nahi izan dute hori balioan topaketa antolatuz.

Osasun produktuak edota gailu medikuak garatzen dituzten enpresek ingeniaritza profil tradizionalak dituzte, hala nola mekanika, elektronika edo informatika. Baina, egun, estrategikoa da ingeniaritza tradizionaletako profil hauek espezializatzea teknologia biomedikoetan osasun sektorean lan egin nahi izanez gero. Hitzaldia eta gero, enpresetako ordezkariek kontatu ziguten zer izan den euren erakundeentzat ingeniaritza biomedikoko profil berriak txertatzea euren lantaldeen baitan.

  • AJL OPHTHALMICS – Eva Larra, afera erregulatzaileen eta produktu berrien garapen zuzendaria.
  • DeviCE sistemas – Eider Fortea, Gerentea eta fundatzailekidea.
  • Bexen cardio – Digna Gonzáles, I+G arduraduna.
  • A3Z advanced – Miguel Angel Campanero, Zuzendari Orokorra.