Abian da Inbertsioan eta Eragin Ekintzailetzan Aditu Ikastaroa

Atzealdea

Abian da Inbertsioan eta Eragin Ekintzailetzan Aditu Ikastaroa

Graduondokoa

Abian da Inbertsioan eta Eragin Ekintzailetzan Aditu Ikastaroa

Azaroaren 23an hasi zen BBFn ekintzaileei zuzendutako programa hausnartzeko eta proiektu bakoitzaren garapen-etapako inbertsio-aukerak eta sortzen ari diren inpaktuen analisia eta neurketa bezalako gaiak ebazteko

2022·12·07

$titulo.getData()


Azaroaren 23an hasi zen BBFn (Bilbao Berrikuntza Faktoria) ekintzaileei zuzendutako programa hausnartzeko eta proiektu bakoitzaren garapen-etapako inbertsio-aukerak eta sortzen ari diren inpaktuen analisia eta neurketa bezalako gaiak ebazteko.

Lehen edizio honetan, hainbat arlotako 11 proiektuk hasi dute ikaskuntza-prozesu hau, hala nola etxebizitza sozialak eta herritarren parte-hartzea, bizitza, kirola eta inklusibitatea, turismo jasangarria, zeharkako gaitasunetarako hizkuntza-prestakuntza, Afrikako ekintzailetzari laguntzea; eta guztiek BBFko lehen solairuan egin dute programa honetako lehen geldialdia. Hemen proiektu parte-hartzaile batzuk: 1820, Diversity for Equality, Gaman, Home, Innkubo eta BBK Sariaren proiektu irabazlea.

BBKren eta Seed Capital Bizkaiaren lankidetzarekin, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak urrats sendoak eman nahi ditu inpaktu-inbertsioaren ekosistemaren parte izateko. Bi aliatu estrategiko horiek eragin sozial positiboaren arloan eta Bizkaiko lehiakortasun iraunkorrean dute eragina. Kasu honetan, Mondragon Team Academy Bilboko ideien laborategiko team coachek eta finantza-aholkulariek dute lidergoa.

Hemen hainbat testigantza, BBK Kuna, As Fabrik edo Seed Capital Bizkaia-ren egoitzatik igaroko diren 10 saioen mamia eta garapena deskribatzen dutenak.

Testigantzak:

Oihane Aldayturriaga (BBK):

“Gizartean ditugun erronkei aurre egiteko tresna bat da inpaktudun ekintzailetza. Formakuntza garrantzitsua da ekintzailetzaren bidean bai hasieran eta bai bidean zehar. Eta kurtso hau gainera elkarlanean sortuta dago”.

 

Óscar Ugarte (Seed capital Bizkaia):

“Ibilbide bat du gizarte-eragineko inbertsio-tresnetan, eta prestakuntza hau funtsezkoa da. Gure ustez, harremanak estutu behar dira eta lankidetzan jardun behar da gizarte-inpaktuko ekosistema bat sortzeko bide zail honetan”.

 

Ander Erauzkin (Bizgarri):

“Beti izan dut arima ekintzailea, eta dagoeneko background-a jasangarritasunean izanik, nire bikotekideak modan duen ezagutzarekin eta lagun batzuek planteatu ziguten ideia batekin batera, osasun-langileentzat moda jasangarriari buruzko proiektu bat antolatzen ari gara. Beraz, proiektu hau nola gauzatu ikasteko asmoz gatoz hona. Bada garaia nire ezagutzak pixka bat berritzeko”.

 

Laura Leandro (House of Movement Experience):

“LEINN amaitu nuenetik, gehien behar dutenen bizi-kalitatea hobetzea helburu duen proiektu bat lantzen ari naiz: dibertsitate funtzionala dutenena, adinekoena eta gaixotasun kronikoak dituztenena, jarduera fisikoaren bidez. Helburu bikoitzarekin gatoz. Alde batetik, pertsona horiengan sortzen ari garen eragina modu argian aztertzea eta neurtzea. Bestalde, proiektua hurrengo mailara eraman nahi dugu, eta, horretarako, pentsatzen dugu inpaktu-inbertsioak eta ikastaroan parte hartzen duten pertsonekin elkarreraginean aritzeak zer eman diezagukeen jakitea ondo etorriko zaigula”.

 

Programari buruzko informazio guztia esteka honetan: https://www.mondragon.edu/cursos/eu/inpaktuzko-ekintzailetasuna-inbertsioa

 

Proiektua eta programa bertatik bertara ezagutu nahi badituzu, Ziortza Olano Astigarragarekin (zolano@mondragon.edu) eta Asier Quesada Kortarekin (aquesada@mondragon.edu) jar zaitezke harremanetan.