2014-2015 kurtsoko emateak

Atzealdea

MANTIS proiektuaren ematea

Emakida

MANTIS proiektuaren ematea

2014·12·30

$titulo.getData()


ECSEL Joint Undertaking-ek MANTIS; Cyber Physical System based Proactive Collaborative Maintenance proiektua finantziatu du, "ECSEL-2014-1" deialdiaren barruan, 662189 erreferentziekin.

 

Web orria

Informazio orokorra

  •  Hasiera eta amaiera datak: 2015eko maiatzak 1 - 2018ko uztailak 31
  •  Onartutako aurrekontua guztira eta EBren diru-laguntza: 29.984.905,83 € eta 9.791.974,05 €
  •  Proiektua koordinatzen duen enpresa: MONDRAGON GOI ESKOLA POLITEKNIKOA JOSE MARIA ARIZMENDIARRIETA S COOP (Espainia)

Helburua

MANTISen kontzeptu orokorra mantentze proaktiboko zerbitzu plataformaren arkitektura eskaintzea da, Sistema Ziberfisikoetan oinarrituz, honako hauek ahalbidetzeko: etorkizuneko errendimendua balioestea, berehalako akatsak aurreikustea eta prebenitzea, eta mantentze proaktiboa programatzea Mantentze lanak, dagoeneko, ez dira balio dutena balio duten beharrezko gaitzak, aitzitik, negozio prozesuan balio erantsia sortzen duten zeregin garrantzitsuak dira, zerbitzura bideratuago dauden negozio eredu berriak sortzeko ere balio dutenak. Sistema fisikoak (adibidez, makina industrialak, ibilgailuak, energia berriztagarriko aktiboak) eta horiek dabiltzaneko inguruneak etengabe monitorizatzen dira hainbat sentsore adimendunekin. Horri esker, hainbat datu biltzen dira erabileraren historien, baldintza operatiboen, kokapenaren, mugimenduaren eta sistema horien bestelako ezaugarri fisikoen nolakotasuna zehazteko. Sistema heterogeneo eta kolaboratiboen sare handiago baten parte dira (ibilgailu flotak edo parke fotovoltaikoak eta eolikoak, adibidez), eta ingurune zailetan funtzionatzeko gai diren komunikaziorako mekanismo sendoen bitartez konektatuta daude. MANTIS prozesamendu katez eratuta dago; kate horiek datuak ezagutza bihurtzen dituzte, eraginkortasun handiz, eta, aldi berean, minimizatu egiten dute banda zabaleraren beharra. Maila ugaritan eta modu kolaboratiboan egiten dira hainbat lekutan hautemateko eta erabakiak hartzeko zeregin sofistikatuak, errendimendua, banda zabalera eta mantentzea tokian bertan hobetzeko tokiko nodoetatik hasi, eta erabaki globalak hartzeko algoritmo analitikoak eta hainbat lekutako prozesamendua egikaritzen duten hainbat sistemetako informazioa biltzen duten lainoko plataformetaraino. MANTISen egiten den ikerketari esker, hobetu egiten dira enpresen aktiboen erabilgarritasuna, lehiakortasuna, hazkundea eta jasangarritasuna. Erabilera kasuak baliatuko dira mantentze proaktiboko zerbitzu plataformaren arkitekturaren funtzionalitate berritzaileen probak egiteko, eta baita etorkizunean mundu industrialean izan dezaketen ustiapena probatzeko ere. MANTISen emaitzak zuzenean erabil daitezke industriako eta mantentze lanetako hainbat alorretan.