Madrilgo Unibertsitate Europarreko talde baten bisita Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan prototipo bat sortzeko.

Atzealdea

Madrilgo Unibertsitate Europarreko talde baten bisita Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan prototipo bat sortzeko.

BISITA

Madrilgo Unibertsitate Europarreko talde baten bisita Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan prototipo bat sortzeko.

Madrilgo Unibertsitate Europarreko talde baten bisita

2024·06·17

$titulo.getData()


Aurreko astean UEMeko (Universidad Europea de Madrid) bost ikasleren eta bi irakasleren bisita izan genuen Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoan.

Lehen seihilekoan, urtarrilean zehazki, UEMen antolatutako Learning Journeyean egon giñen, eta bertako Bioteknologiako 4. mailako ikaslekin batera erronka baten parte hartu genuen.

Erronkaren helburua drogen detekziorako gailu mikrofluidiko baten diseinua egitea izan zen. Eta orain, erronka horren talde irabazlearen (UEMeko 5 ikasle + Mondragon Unibertstateko Teknologia Biomedikoen Masterreko 2 ikasle) prototipoa eraiki dugu unibertsitatean. Prototipo hori martxan ikustera etorri dira.

Hemen zeudela, ehunen ingenieritzaren eta mikrofluidikaren alorrean Mondragon Unibertsitatean egiten dugun ikerketa ikusteko aukera izan zuten, hala nola, Teknologia Biomedikoen Masterreko lehen mailako ikasleen PBLak.

Eguna bukatzeko, Otalora jauregian dagoen kooperatibaren sorreraren erakusketa ere ikusi zuten.