‘Lurralde Eskola: Lurralde kooperatiboak josten’ jardunaldia, urriaren 6an eta 7an
‘Lurralde Eskola: Lurralde kooperatiboak josten’ jardunaldia, urriaren 6an eta 7an
‘Lurralde Eskola: Lurralde kooperatiboak josten’ jardunaldia, urriaren 6an eta 7an
KoopFabrikak antolatutako jardunaldiak egingo dira Biziolan, Lazkao-Goirrin eta irekita dago izen-ematea.
Urriaren 6an eta 7an, jardunaldiak antolatu ditu KoopFabrika egitasmoak: Lurralde Eskola: Lurralde kooperatiboak josten. Jardunaldiak egingo dira Lazkao-Goierriko Biziolan. Bi eguneko ekitaldiak publikora irekita daude eta doan dira, baina interesaiuek izena eman beharko dute aldez aurretik.
Euskal Herrian, geroz eta lurralde gehiagotan sortzen ari dira esperientzia publiko-kooperatibo-komunitario eraldatzaileak. Lurralde Eskola izango da plaza bat esperientzia horiek guztiak biltzeko, elkarrengandik ikasteko eta ideia berriak sortzeko.
EGITARAUA
URRIAK 6
- 09:30-11:30 Lurralde Eskola: Lurralde bizigarriak eraikitzeko topagunea
- Arianne Kareaga (Mondragon Unibertsitatea).
- Beñat Irasuegi (Olatukoop).
- 11:30 12:00 Atsedena.
- 12:00 14:00 Tokiko garapen eraldatzailea: Ekosistema eta polo kooperatiboak. Ivan Miró (La Ciutat Invisible. Bartzelona).
- 14:00 15:30 Bazkaria
- 15:30-17:30 Ekosistema Kooperatiboak eta Herri Kooperatibak Euskal Herrian. Esperientzien trukea eta elkar-ekintza.
- 18:30 Musika emanaldia: Ines Osinaga.
URRIAK 7
- 09:30-11:30 XXI. mendeko lurraldeak eta demokraziaren pribatizazioa. Jule Goikoetxea (EHU/UPV).
- 11:30-12:00 Atsedena.
- 12:00-14:00 Gobernantza publiko-komunitarioaren erronkak eta aukerak:
- Andoni Egia (Hernani Burujabe).
- Isabel Elizald (Malerreka Commons).
- 14:00-15:30 Bazkaria.
- 15:30-17:30 Lurralde Eskola Proiektuaren osatzea eta kontrastea. Lan dinamika
- 18:00 Bukaerako festa.
Oharra: Lo egiteko lekua egongo da.
KoopFabrika da ekonomia sozial eraldatzailea eta ekintzailetza soziala sustatzeko programa, egiasmoaren helburua da proiektu profesional eta ekimen sozio-ekonomikoak martxan jartzen laguntzea. 2017an lehen aldiz abian jarri zenetik, KoopFabrikak hamarnaka proiektu bultzatu ditu.