Lucia Ramundok, EIT Manufacturing-eko Master and PhD Program Managerrak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa bisitatu du.

Atzealdea

Lucia Ramundok, EIT Manufacturing-eko Master and PhD Program Managerrak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa bisitatu du.

BISITA

Lucia Ramundok, EIT Manufacturing-eko Master and PhD Program Managerrak, Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa bisitatu du.

2021eko irailean hasi da EIT Manufacturing Master programaren lehen promozioa, Mondragon Unibertsitateak People and Robots for Sustainable Work espezialitatea ematen duen Europako prestakuntza-programa.

2021·09·25

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitatea eta Mondragon Korporazioa KIC EIT Manufacturingeko kideak dira. Berrikuntza-komunitate hori Berrikuntza eta Teknologiaren Europako Institutuaren (EIT) parte da, zeinak Europako fabrikazio-eragile nagusiak konektatzen dituen. 53 enpresak, unibertsitatek eta zentro teknologikok osatzen dute komunitatea, eta guztiek helburu bera dute: Europako produktu, prozesu eta zerbitzuei balioa gehitzea, fabrikazio lehiakor eta jasangarria sortzeko maila globalean.

EIT Manufacturing-ek fabrikazioaren etorkizunari forma emateko gai diren eta inspiratuta dauden pertsonez hornitu nahi dutu Europako enpresak, eta horretarako, 2021eko irailean proiektuak mugarri berri bat bete du, EIT Manufacturing Master programme abian jartzea. Lau espezialitatek osatzen dute programa eta Mondragon Unibertsitateak horietako batean parte hartzen du: People ando Robots for Sustainable Work Austriako Technische Universität Wien unibertsitatearekin lankidetzan.

Bisita

Ikasturte hasiera honetan, Lucia Ramundo EIT Manufacturing-eko Master and PhD Program Managerrak Mondragon Unibertsitatea bisitatu du. Ramundo ingeniaritza fakultateko arduradun akademiko eta ikerketako arduradunekin bildu da eta Garaia Parke Teknologikoa bisitatu du. Topaketan ekintzailetza-ekosistema azaldu diote, eta MONDRAGONekin eta gonbidatutako hainbat enpresekin eztabaidatu ahal izan du EIT Manufacturingekin lankidetzan aritzeko aukerez, ikasleak enpresa-munduan integratzen laguntzeko. Bisita egunean zehar, unibertsitateko tailer eta laborategi teknologikoak ere bisitatu ahal izan ditu, eta EIT masterreko lehen edizio honetan parte hartzen ari diren ikasleak ezagutu ditu. Zehazki, lehen edizio honetan 5 ikaslek parte hartu dute, Indiako bik, Pakistango batek eta bertako beste bik.

Laster zabalduko da Masterraren bigarren promozioan izena emateko epea, zeinean Mondragon Unibertsitateak People and Robots for Sustainable Work espezialitatea ematen jarraituko duen. Programa bi ikasturtekoa izango da, bata Arrasaten eta bigarrena Vienan (Austria), eta moduluak, proiektuak eta praktika-egonaldiak ditu, enpresen premiei oso lotuak. Unibertsitatearen webgunean informazio eguneratua eta harremanetarako datuak eskaintzen dira.