Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi Mailako Heziketa Zikloen ate irekiak egin dira Debagoienako enpresentzat
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi Mailako Heziketa Zikloen ate irekiak egin dira Debagoienako enpresentzat
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Goi Mailako Heziketa Zikloen ate irekiak egin dira Debagoienako enpresentzat
Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloen hezkuntza ereduan funtsezko giltzarria da enpresekiko lankidetza. Elkarlan hau agerian geratu da otsailaren 6an egin zen ate irekien jardunaldian.
MGEPeko Garaiako eraikinean enpresa laguntzaileetako hogei ordezkari inguru elkartu dira eta eurentzako propio prestatuko programa bat jarraitu dute. Lehenengo MGEP eta erakundeen arteko harreman bideratzen duten pertsonek ikasle bat enpresan sartzearen inguruko zehaztasunak eta zalantzak argitu dituzte.
Jardunaldian parte hartu dute Nicolás Sagarzazu, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza departamentuko Lanbide Heziketako sailburuordetzako plangintza eta antolaketa zuzendaria; Mondragon Goi Eskola Politeknikoko koordinatzaile orokorra, Carlos Garcia, eta Lanbide Heziketako koordinatzailea, Gorka Aretxaga.
Hainbat erakunde laguntzailek euren esperientzia kontatu dute, euren enpresetan martxan jarri diren praktika onak kontatuz. Jardunaldiko azken zatian MGEPeko Goi Mailako Heziketa Zikloetako tailer eta laborategiak bisitatu dituzte, non ziklo bakoitzeko koordinatzaileek ikasleen profil profesionala aurkeztu duten eta ikasleen eskutik euren ikasketa prozesuan zehar landutako proiektu eta erronken emaitzak ezagutu dituzte.
Jardunaldi honi esker enpresa laguntzaileak hobeto ezagutzeko eta harremanak estutzeko aukera egon da baita esperientzia berriak ezagutu eta etorkizuneko lankidetzei ateak ireki ere.
Goiena-ren erreportajea
Mondragon Goi Eskola Politeknikoko heziketa zikloetako eskaintza ondorengoa da:
Goi Mailako Heziketa Zikloak