Teknologia Biomedikoen Masterra egiten ari diren ikasleek ebakuntza gela bateko egunerokoa ezagutu dute

Atzealdea

Teknologia Biomedikoen Masterra egiten ari diren ikasleek ebakuntza gela bateko egunerokoa ezagutu dute

TAILERRA

Teknologia Biomedikoen Masterra egiten ari diren ikasleek ebakuntza gela bateko egunerokoa ezagutu dute

Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek ebakuntza gela bateko egunerokoaz eta oinarri teorikoa aplikatzeko aukeraz ikasi zuten, Cristina Azpeitia ebakuntza gelako erizainak emandako tailer batean.

2018·11·21

$titulo.getData()


Pasa den urriaren 24an, Cristina Azpeitia ebakuntza gelako erizainak tailer bat eman zuen, “Ebaketa gela baten egunerokoa, posible al da teoriak dioen guztia aplikatzea?" izenarekin, eta Teknologia Biomedikoen Masterreko ikasleek bertan egoteko aukera izan zuten. Ebaketa gela bateko errealitatea ezagutu ahal izan zuten, sektoreko profesional baten eskutik.

Pazienteen segurtasuna bermatzen duten jardunbide seguruak dira ikasi zituzten gauzetako bat, eta jardunbide horien artean, hauek esaterako: sendagaiak administratzeko modua, hemoderibatuen kudeaketa eta material kirurgikoaren esterilizazioa. Hori dena egoera horietan erabili ohi den material kirurgikoarekin, jardunaldia errealagoa izan zedin.