BATERIETAN OINARRITUTAKO ENERGIA BILTEGIRATZE SISTEMEI BURUZKO MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN III. BILERA ZIENTIFIKOA
BATERIETAN OINARRITUTAKO ENERGIA BILTEGIRATZE SISTEMEI BURUZKO MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN III. BILERA ZIENTIFIKOA
Gertaera
BATERIETAN OINARRITUTAKO ENERGIA BILTEGIRATZE SISTEMEI BURUZKO MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN III. BILERA ZIENTIFIKOA
Data eta ordua
June 20
9:00 - 16:30 (UTC+2)
Kokapena
Hernani, Gipuzkoa (Galarreta campusa) - Online
BATERIETAN OINARRITUTAKO ENERGIA BILTEGIRATZE SISTEMEI BURUZKO MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN III. BILERA ZIENTIFIKOA
Mondragon Unibertsitateko Biltegiratze Sistemen ikerketa taldeak ibilbide luzea egin du energia-biltegiratzearen arloan, eta lankidetza-harreman estua du sektoreko enpresa, unibertsitate eta zentro teknologikoekin. 2020an, ikerketa-taldeak topaketa honen lehen edizioa antolatu zuen eta bi urtean behin energia-biltegiratzeari lotutako industria eta zientzia komunitateko adituak biltzea du helburu (estatuko zein nazioartekoak).
Energiaren biltegiratzeak interes handia pizten du duela urte batzuetatik hona, mugikortasun elektrikoan, sarera konektatutako sistemetan edo kontsumo-elektronikan eskaintzen dituen aukerengatik. Horregatik, bai enpresa pribatuek bai erakunde publikoek energia metatzeari buruzko erronkak dituzte esku artean.
Azken urteotan asko aurreratu den arren, egungo bateriek hobetzeko aukera handia dute zenbait alderditan. Ikertzaile asko energia dentsitate, fidagarritasun eta jasangarritasun handiagoko bateria-teknologiak garatzen saiatzen dira, kostu txikituz. Etorkizuneko teknologietako bat egoera solidoko bateriak dira. Hala ere, teknologia hori oraindik iristeke dago, eta, hori gertatu arte, gaur egungo litio-ioizko bateriak ditugu.
Topaketa zientifikoaren III.edizio hau litiozko baterien kudeaketan oinarrituko da, hau da, egungo teknologia ahalik eta gehien aprobetxatzeko zer egin dezakegun, haren prestazioak maximizatzeko, degradazioa minimizatzeko eta, azken batean, ahalik eta etekin handiena lortzeko. Saioan gai hauek landuko dira, besteak beste: BMSn ezartzeko sistemen modelatze aurreratua, zelda mailako kontrol optimoak, baterien egoeraren estimazioak edo battery packen kontrol optimorako estrategiak.
Ekitaldia presentziala izan arren, streaming bidez ere emango da bertaratu ezin direnentzat edota atzerrian daudenentzat. Bertaratze saioan parte hartzen dutenek poster bat aurkezteko aukera izango dute poster-saioan (jarraibideak izena eman ondorengo mezuan jakinaraziko dira).
2024ko ekainaren 20a, 9:00-16:30 (UTC+2)
Mondragon Unibertsitateko Galarreta Campusa (Hernani, Gipuzkoa) eta ONLINE
Programa
Zalantzarik edo galderarik baduzu, jarri harremanetan Erik Garayalderekin: egarayalde@mondragon.edu
LAGUNTZAILEAK
ESKERRAK
BATZORDE ANTOLATZAILEA
- Erik Garayalde, Mondragon Unibertsitatea
- Unai Iraola, Mondragon Unibertsitatea
- Iker Lopetegui, Mondragon Unibertsitatea
- Xabier Dorronsoro, Mondragon Unibertsitatea
- Ane Aguirreurreta, Mondragon Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitateko Biltegiratze Sistemen taldearen ikerketa-gaiak ezagutu nahi badituzu, kontsultatu web-orria.