Literatur Topaketa 2012: Haur Literatura: Helduen literatura

Atzealdea

Literatur Topaketa 2012: Haur Literatura: Helduen literatura

LITERATUR TOPAKETA 2012
 

Gertaera

Literatur Topaketa 2012: Haur Literatura: Helduen literatura

Data eta ordua

April 24

Kokapena

Eskoriatza

Literatur Topaketa 2012: Haur Literatura: Helduen literatura

Batetik, Haurtzaroan egiten diren irakurketek nolabaiteko immanentzia dute eta hor gelditzen dira gure imaginarioan itsatsirik. Haurtzaroko ipuin, poesia, kantu, irudi-ilustrazioek…  gure haurtzaroko elikadura ez ezik, nerabezarorako zubi dira, eta are, gure helduaroan ere hor daude oihartzun horiek. Aurtengo kartelak, beti bezala, AZK taldeak egina, oso ondo jasotzen du ideia hori.

Bestetik, badugu ustea Haur Literatura bizitzako gertaeren agertoki dela, bertan daudela agertuta modu sinbolikoan gizakiari dagozkion esperientziak, bizipenak, beldurrak, galderak. Eta zentzu horretan, erabateko zilegitasuna du Haur Literaturak helduaroan.

Hirugarrenik, ez dugu aipatu gabe utzi nahi Haur Literaturak duen estetika, bai hitzezkoa eta bai irudizkoa ere. Irudi eta hitzen arteko elkarrizketak haur, nerabe eta helduen gozamena eta bizitzarako ikaskuntza ematen ditu.

Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu HUHEZIko ikasleen profila: etorkizuneko irakasle, aholkulari edota ikus-entzunezko profesionalak. Topaketen helburua euren ni-a elikatzeaz eta aberasteaz gain, alderdi profesionalean janztea eta sendotzea da.

 

Agenda / Programa

  • 09:30 Juan Kruz Igerabide (idazlea eta irakaslea): “Bizirik irauteko literatura”. Igerabide topaketen gaian murgilduko gaitu. Haur Literaturan datzan bizitzarako jakintza eta pertsonaren eraikuntzarako bidea azalduko du.
  • 10:30 Eider Eibar (ilustratzailea): “Marrazki bizia” hitzaldian irudiaren “hizkuntzara” hurbilduko gaitu.
  • 11:30 Kafea.
  • 12:00 Yolanda Arrieta (idazlea eta irakaslea): “Iruditik hitzera. Literaturaren baliabideak ezagutzeko tailer-bilduma” saioan tailerrak egingo ditu literatura modu bibentzialean ezagutu eta ezagutarazteko.
  • 13:30 Bazkaria.
  • 15:00 Pello Añorga (idazle eta ipuin kontalaria): “Haur ipuinak helduentzat: helduak izatera heltzeko” saioan ipuin kontaketa egingo du topaketen espiritua ardatz.

-----------

Informazio gehiago: