Laugarren ediziorako, berrikuntzak aurkeztu ditu Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate masterrak, Lit-ek

Atzealdea

Laugarren ediziorako, berrikuntzak aurkeztu ditu Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate masterrak, Lit-ek

Lit masterra

Laugarren ediziorako, berrikuntzak aurkeztu ditu Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan unibertsitate masterrak, Lit-ek

2022-2023 ikasturtetik aurrera, masterrak izango ditu 60 ECTS eta urte akademiko bateko iraupena (9 eskola-hilabete).

2022·04·27

$titulo.getData()


2022-2023 ikasturterako, berrikuntzak aurkeztu ditu Lit-ek, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan (Lit) unibertsitate masterrak. Alde batetik, iraupena murriztu du masterrak eta 90 ECTS izatetik 60 ECTS izatera igaroko da. Aldaketa horri esker, masterra ikasturte bakar batean egin ahal izango da (9 eskola-hilabete) eta ikaskuntza-esperientzia biziagoa izango da eta aukera gehiagorekin praktikan jartzeko erraztasun profila testuinguru errealetan. Gainera, parte-hartzeileek aukera gehiago izango dute programan hain funtsezkoan den ikerkta proiektu pertsonalean zentratzeko eta horren diseinuan sakontzeko.

 

Orain arte bezala, bestalde, masterrak bi ibilbide eskainiko ditu; bata, erraztasunaren alorrean modu profesionalean sakontzeko eta, bestea, doktoretzarako sarbidea ematen duen ikerketa-ibilbidea egiteko. Aurrekoetan bezala, laugarren edizio hau ere modalitate erdi-presentzialean eskainiko da; hau da, eskainiko dira, batetik, online landuko diren edukiak eta, bestetik, Bilbao AS Fabriken eta TeamLabs Madrilen egingo diren aurrez aurreko workshop-ak.

 

Lit-eko parte-hartzaileak ikaskuntza eta berrikuntza-prozesuak errazten espezializatuko dira. Horretarako, beharrezkoak diren hainbat teknika, tresna eta trebetasun landuko dituzte; horiek lagunduko diete baldintzak sortzen, eta aukera emango diete pertsonei talde-prozesuetan eta prozesu pertsonaletan ikasteko.

 

Behin masterra bukatuta, honako lan hauek egin ahal izango dituzu erraztaileek: batetik, lideratu aldaketa prozesuak ikastetxe edo lantokietan, bestetik, diseinatu eta garatu talde-prozesuak ko-sorkuntzan edo eguneroko lan-ereduen aldaketan baliatu daitezkeenak eta, azkenik, bideratu irakaskuntza ikaskuntza aktiboko prozesuetik, bai testuinguru arautuetan eta baita informaletan ere. Azpimarratu behar da master honetako ikasle egresatuek %97ak erraztaile moduan lan egiten dutela (bai ikastetxeetan, bai bestelako erakundeetan) edo lanean ari direla hezkuntza-berrikuntzarekin lotutako alderdietan.

 

Bideratzailearen lanbideari buruz gehiago jakiteko eta programa akademiko berritzaile honen edukiak sakonago ezagutzeko, hainbat informazio-saio eta prestakuntza-ekitaldi antolatu ditu masterrak:

 

Informazio-saioak

  • Ekainaren 8a. 18:00etan. Aurrez aurrekoa. Bilbao AS Fabrik
  • Ekainaren 15a. 18:00etan. Online

Webinarrak

  • Maiatzaren 5a. 18.00etan. Webinarra. Ecosistemas de aprendizaje y web3 (Juan Freire) Saioa gazteleraz izango da.
  • Maiatzaren 25a. 18:00etan. Webinarra. Facilitar el aprendizaje en organizaciones cooperativas (Aitzol Loyola). Saioa gazteleraz izango da.
  • Maiatzaren 27a. 17:00etan. Facilitación de procesos grupales.(Marco Sánchez de Miguel). Saioa gazteleraz izango da.

Masterrerako izen-ematea zabalik dago. Argibideren bat behar izanez gero edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, interesatuek honako helbide honetara jo dezakete:

Julene Gorrotxategi

lit@mondragon.edu

+34 600 022 720

 

Lit masterra diseinatuta dago, elkarlanean, TeamLabs ikaskuntza-laborategia eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen artean.