Dassault Systèmes softwarearen munduko liderrak bikaintasun zigilua eman dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari, estatuko lehen zentroa izanik

Atzealdea

Dassault Systèmes softwarearen munduko liderrak bikaintasun zigilua eman dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari, estatuko lehen zentroa izanik

BIKAINTASUN ZIGILUA

Dassault Systèmes softwarearen munduko liderrak bikaintasun zigilua eman dio Mondragon Goi Eskola Politeknikoari, estatuko lehen zentroa izanik

Bikaintasun-zentroek industriarako garrantzitsuak diren ezagutza eta gaitasun digitalen know-howa konbinatzen dituzte

2025·04·01

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak Dassault Systèmes enpresaren Bikaintasun Zentroaren plaka eta hezkuntzako kalitate zigilua jaso ditu. Enpresa frantziarra softwarean liderra da nazioarte mailan eta Mondragon Unibertsitatea bikaintasun-ziurtagiri hori lortu duen Espainiako lehen unibertsitatea da.

Goi Eskola Politeknikoa Dassault Systèmes-ekin lankidetzan ari da aspalditik, softwarearen garapenerako aholkulari gisa. Lankidetza horren ondorioz, Dassault Systémes-ek gero eta interes handiagoa erakutsi du Goi Eskolako hezkuntza-ereduan, unibertsitatea aintzatespenaren mereziduntzat jotzeraino.

Bikaintasun-zentroak Dassault Systèmes-eko bazkide hautatuek kudeatzen dituzten instalazio fisikoak dira. Instalazio horietan, industriarentzat garrantzitsuak diren gaitasun digitalen ezagutza eta know-how-a konbinatzen dira, bai eta haien esperientzia ere, ikasleei hasierako prestakuntzako edo lanbide-heziketako programak eskaintzeko.

Ikasketa erakunde handi edo txikiak parte izan daitezke. Hasi ikerketa-unibertsitate batetik eta eskola tekniko edo lanbide-heziketako erakunde bateraino. Ikasleei ematen dieten esperientziaren bidez, guztiek laguntzen dute industrien eraldaketa digitala bultzatzen.

Hezkuntza-erakunde horiek, gainera, bizitza osoko ikaskuntza esperientzia azkartzen dute, eta, hala, erakunde publiko eta pribatuei zentro-sare bat ematen diete, industriaren jauzi birtual eta kolaboratiborako eta gaitasun-arrakala murrizteko behar den esperientzia garatzeko.

320x162

320x162

320x162