Learning Journey bat Madrilera bisitaz beterik
Learning Journey bat Madrilera bisitaz beterik
Learning Journey bat Madrilera bisitaz beterik
Teknologia Biomedikoetako Masterreko ikasleek osasun sektoreko hainbat unibertsitate, enpresa eta zentro garrantzitsu bisitatu ahal izan dituzte
Learning Journeyak Mondragon Unibertsitateko zenbait ingeniaritza masterretan egiten diren mugikortasun esperientziak dira, eta sektoreko erakunde garrantzitsuen jarduera ezagutzea dute helburu. 24/25 ikasturtean, Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoen Unibertsitate Masterreko ikasleek Madrilera egin duten ikasketa bidaian hainbat erakunde bisitatu dituzte.
Bisitatutako erakunde bakoitzean, ikasleek beren instalazioak, beren esparruko joera teknologiko berrienak eta esku artean dituzten proiektu nabarmenenak ezagutu ahal izan dituzte. Ikasketa esperientzia paregabea izaten da ikasleek oso balorazio positiboa egiten dute.
Bisitatutako erakundeak
Madrilgo Universidad Europea-ra egin zuten bisitan, ospitale simulatua eta albaitari ospitale simulatua bisitatu ahal izan zituzten, profesional klinikoen prestakuntzara bideratutako espazioak hain zuzen. Horrez gain, Mondragon Unibertsitateko ikasleek Madrilgo zentroko ikasleekin batera erronka bat egin zuten. Erronka elikagaietan kutsatzaileak detektatzeko gailu bat diseinatzea zen. Lan-talde mistoak sortu ziren, Madrilgo Bioteknologiako 4. mailako ikasleak eta Mondragon Unibertsitateko masterreko 1.mailako ikasleak uztartuz.
Madrileko bisitan ikasleek Xper3D Serveo enpresaren instalazioak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Inprimaketa aditiboan espezializatuta dago eta neurrira egindako osasun-produktuak fabrikatzen ditu. Bisitan, ikasleek ikusi ahal izan zituzten bertan erabiltzen dituzten 3D inprimaketako teknologiak eta materialak, hala nola metalen fabrikazio gehigarria, karbono zuntz jarraitua, MJF poliamida, fotopolimeroak eta termoplastikoak, besteak beste.
Universidad Complutense de Madrid-era egindako bisitan, ikasleek giza gorputzaren organo konplexuenaren funtzionamenduan sakondu zuten: garuna. Bertako adituen azalpenei esker, ikasleek garun-kortexeko neuronen jarduera elektrikoa neurtzeko praktika bat egin ahal izan zuten, eta foku epileptikoak detektatzeko teknika berritzaileei buruz ikasi.
Ikasketa bisita ixteko, Francisco de Vitoria Unibertsitatera ere joan ziren. Han, Ingeniaritza Biomedikoko laborategia bisitatu zuten, non materialak karakterizatzeko eta seinale biomedikoak aztertzeko ekipamendua duten; baita FabLAb ere, fabrikazio aditiboraa, baztertzailea etaberako gunea. Azkenik, Simulazio Kirurgikoko Zentroa ere bisitatu zuten, inbasiorik txikieneko kirurgia ikasteko gunea.
Mila esker bidaian zehar bidelagun izan direnei eta antolaketan zein azalpenetan parte hartu dutenei. Oso esperientzia aberasgarria izan da gure ikasleentzat. Eskerrik asko!
Teknologia Biomedikoetan Masterra:
Mondragon Unibertsitateko Teknologia Biomedikoetako Masterrak biomedikuntzaren arloan aplikatutako ingeniaritza ezagutzetan sakontzen du. Espezializazio programa honek profesional adituak trebatzen ditu gai direnak ingeniaritza biomedikoaren arloko produktuak, ekipoak eta prozesuak diseinatzeko eta garatzeko; ekipamendu medikoen eta ospitale-instalazioen instalazioa eta mantentze-lanak kudeatzeko; eta baita ingeniaritza biomedikoko proiektuak kudeatzeko eta zuzentzeko, besteak beste.
Masterrak urte eta erdiko iraupena du, eta ibilbide duala du, ikasketak lanarekin uztartetzeko aukera eskainiaz (enpresako egonaldiagatik diru kopuru bat kobratuz). Master Amaierako Lana ere enpresa batean egiten da, 5 hilabeteko proiektua izaten da, lanaldi osokoa, eta hau ere ordainduta dago.