Power Hardware in the Loop-i buruzko ikastaro berria jarri dugu martxan, sare elektrikora konektatutako bihurgailuak probatzeko

Atzealdea

Power Hardware in the Loop-i buruzko ikastaro berria jarri dugu martxan, sare elektrikora konektatutako bihurgailuak probatzeko

IKASTARO BERRIA

Power Hardware in the Loop-i buruzko ikastaro berria jarri dugu martxan, sare elektrikora konektatutako bihurgailuak probatzeko

Power Hardware-in-the-Loop (Power HIL) plataformek nola funtzionatzen duten sakonki ulertu nahi baduzu eta plataforma horien inplementazio eta erabilera eraginkorrerako funtsezko alderdiak ezagutu nahi badituzu, etor zaitez maiatzaren 29 eta 30ean Arrasaten eskainiko dugun ikastarora.

2025·04·04

$titulo.getData()


Power HIL plataformak etorkizun handiko irtenbidea dira sare elektrikora konektatutako kontrol eta bihurgailu berriak ingurune errealistago batean probatzeko eta baliozkotzeko, non softwareak zein hardwareak muturreko baldintzak jasan ditzaketen ingurune seguru eta kontrolatu batean. Gainera, martxan dagoen sare batean bihurgailu-sistema berri bat probatzeak eta baliozkotzeak dakarren kostua, ahalegina eta arriskua onartu beharrik gabe lortzen da. Beraz, plataforma hauek ekarpen esanguratsua egiten dute sare elektrikoaren funtzionamentu seguruan, eta noski, baita deskarbonizazio prozesuan ere.

Bi eguneko ikastaro honetan, Power HIL plataformek sare elektrikoen esparruan nola funtzionatzen duten xehetasunez ulertzeko gako guztiak landuko dira. Saioetan, oinarrizko alderdi teorikoak eta kontzeptualak landuko dira, eta, ondoren, saiakuntza esperimentalak ere egingo dira bihurgailuak eta haien kontrolatzaileak probatzeko eta baliozkotzeko.

Prestakuntzaren helburua Power-HIL plataforma baten atal desberdinak ezagutzea eta elementu bakoitzak nola funtzionatzen duen ulertzea da. Aldi berean, Power-HIL plataforma bat garatzeko faktore mugatzaile eta garrantzitsuenak zein diren ulertzea, edo sare-egoera kritiko batean saiakuntza bat egitea.

 

Programa eta edukiak

Maiatzak 29 (8:30-16:30)

1-Sarrera eta testuingurua: Power-HIL plataformen printzipioak (2 ordu)

2-Sare elektrikoen operazio-printzipioak, eta sarera konektatutako bihurgailuen kontrol-printzipioak (2 ordu)

3-Simulazio-metodoak sistema elektriko modernoetarako. Zer alderdi hartu behar ditugu kontuan gure Power-HIL plataformarako denbora errealeko simulazio-metodoa aukeratzeko? (2 ordu)

Maiatzak 30 (8:30-16:30)

4-Power-HIL plataformaren irteera-ezaugarria (grid-emulator). Potentzia-anplifikadorearen karakterizazioa eta sentsorizazioa (2 ordu)

5-Proba esperimentalak Grid-emulator-ekin DUT gabe (2 ordu)

6-Proba esperimentalak Grid-emulator eta DUT (Power-HIL plataforma osoa) (2 ordu)

 

Ikastaroan erabiliko den plataforma esperimentalak bi elementu nagusi ditu:

  • Sareko emuladorea (edo grid-emulator, GE) Semikron SKS SL 20 bihurgailu batez osatuta dago, eta Speedgoat denbora errealeko simulazio- eta kontrol-plataforma batek kontrolatzen du.
  • Testeatu beharreko sistema (edo device under test, DUT) gama bereko beste Semikron bihurgailu batez osatuta dago.

Matrikula egiteko

bete formulario hau

Informazio gehiago eskatzeko

bete formulario hau

 

Beste datu interesgarri batzuk:

  • Ikastaroaren izena: Power Hardware-in-the-loop (Power HIL) plataformen funtzionamendu-printzipioak sare elektrikora konektatutako bihurgailuak probatzeko
  • Iraupena: 12 ordu
  • Tokia: Mondragon Unibertsitateko Eskola Politeknikoko energia elektrikoaren laborategia (Arrasate)
  • Irakasleak: Ion Andoni Barrena, Julen Paniagua eta Eneko Unamuno.
  • Prezioa: 1.075€