Ekainaren 27 eta 28an, formazio saio irekia eta webinarra Lanbide Heziketako enpresetako tutoreentzako

Atzealdea

Ekainaren 27 eta 28an, formazio saio irekia eta webinarra Lanbide Heziketako enpresetako tutoreentzako

Webinarra eta jardunaldia

Ekainaren 27 eta 28an, formazio saio irekia eta webinarra Lanbide Heziketako enpresetako tutoreentzako

LanHezi ikerketa proiektuaren baitan, Lanbide Heziketako ikasleen enpresetako instruktore/tutore eta arduradunentzako formazio saio irekia eta webinarra antolatuko ditu Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak.

2022·06·16

$titulo.getData()


Ekainaren 27 eta 28an, saio irekia eta webinarra antolatu du LanHezi proiektuak. LanHezi da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ZiTeO (Zientzia Teknologia eta Osasuna) ikerketa taldeak bultzatutako proiektua. Egitasmo horretan, lan egingo dute elkarrekin enpresa eta kooperatibek, Lanbide Heziketako ikastetxeek eta unibertsitateak berak. 

 

Bi helburu nagusi ditu LanHezik: batetik, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan eta etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko ezagutza sortzea, eta, bestetik, garatzea Lanbide Heziketako ikasleen prestakuntza hobea helburu duen ikaskuntza prozesu eta estrategia pertsonalizatuak, horretarako enpresen eta Lanbide Heziketako zentroen arteko kooperazioa suspertuz eta Big Data eta IA tresnak erabiliz.

 

Formazio saio irekia (ekainak 27)

Lanbide Heziketako ikasleen enpresetako instruktore/tutore eta arduradunentzako zuzendutako saio irekia. Bi orduko saio horren helburua da Lanbide Heziketako enpresako tutore edo horien arduradun direnentzako formazioa eskaintzea, ikasleek enpresan egiten duten ikaste ibilbidea ahalik eta esanguratsuena izan dadin, prozesuaren kalitatea bermatuz. 

Eskoriatzako campusean izango da saioa, ekainaren 27an, 14:30etan.

  • Hemen eman daiteke izena: izen ematea formazioa.

Webinarra (ekainak 28)

Enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeak lankidetzan, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan eta etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko ezagutzaren sorkuntzan sakondu asmoz, webinarra antolatu da LanHezik, ekainaren 28an, arratsaldeko 17:00etan, Zoom bidez eskainiko da webinarra. 

  • Eman izena webinarrean.

EGITARAUA

  • Ongietorria.
  • Proiektuaren helburua eta egindako prozesua.
  • Proiektuaren emaitzak.
  • Mahai ingurua: Zeintzuk dira ikasleen konpetentzien garapenean eta kalitatezko hezkuntzan eragiteko ikastetxe eta enpresen arteko harremanen gakoak?
  • Galdera-erantzunak.
 

LanHezi proiektuan parte hartzen dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Zientzia Teknologia eta Osasuna (ZiTeO) ikertaldearekin batera, Saiolanek, Vicomtech Zentro teknologikoko Energia eta Industria Prozesuetarako Datu Adimenaren taldeak eta Fagor Taldeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiko languntza jaso du.