LanHezi ikerketa proiektua: ezagutza sortu, etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko

Atzealdea

LanHezi ikerketa proiektua: ezagutza sortu, etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko

IKERKETA

LanHezi ikerketa proiektua: ezagutza sortu, etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko

Proiektuan lan egingo dute batera, Lanbide Heziketako ikastetxeek, enpresa eta kooperatibek eta Mondragon Unibertsitateko ZiTeO ikertaldeak.

2022·03·01

$titulo.getData()


Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ZiTeO-k, Zientzia Teknologia eta Osasun ikertaldeak, Gipuzkoako Foru Aldundiko languntza jasoko du LanHezi proiektua garatzeko. Egitasmo horretan, lan egingo dute elkarrekin enpresa eta kooperatibek, Lanbide Heziketako ikastetxeek eta unibertsitateak.

 

Proiektuak bi helburu nagusi ditu, batetik, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan eta etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko ezagutza sortzea, eta, bestetik, Lanbide Heziketako ikasleen prestakuntza hobea helburu duen ikaskuntza prozesu eta estrategia pertsonalizatuak garatzea, horretarako enpresen eta Lanbide Heziketako zentroen arteko kooperazioa suspertuz eta Big Data eta IA tresnak erabiliz.

 

Ikerketa honek urtebeteko iraupena izango du. Epe horretan, Mondragon Unibertsitateko ikertzaileek lideratuko dute proiektua. Ikertaldearen eginkizuna izango da Lanbide Heziketako ikastetxeetako datu jasoketa eta analisiaren bidez, ikaskuntza beharrak identifikatzea, horietatik abiatuta, ikastetxe eta enpresetako instruktoreekin elkarlanean ikaskuntza testuinguru pertsonalizatuak garatzeko eta praktika onak identifikatzeko.  

 

LanHezi proiektuan parte hartzen dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Zientzia Teknologia eta Osasuna (ZiTeO) ikertaldearekin batera, Saiolanek, Vicomtech Zentro teknologikoko Energia eta Industria Prozesuetarako Datu Adimenaren taldeak eta Fagor Taldeak.

 

2021-2022 ikasturtean, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lortu ditu zortzi ikerketa proiektu konpetitibo.