Dual ereduaz hausnartzeko hirugarren LanHezi jardunaldia egingo da ekainaren 13an

Atzealdea

Dual ereduaz hausnartzeko hirugarren LanHezi jardunaldia egingo da ekainaren 13an

LanHezi proiektua

Dual ereduaz hausnartzeko hirugarren LanHezi jardunaldia egingo da ekainaren 13an

LanHezi proiektuaren barruan antolatu da ekainaren 13ko jardunaldia. “Dual eredua: Enpresak eta Lanbide Heziketako ikastetxeak lankidetzan” izenburupean, Lanbide Heziketako, enpresetako eta unibertsitateko ordezkariek parte hartuko dute hausnarketan

2024·05·30

$titulo.getData()


Hirugarren LanHezi jardunaldia antolatu du Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateak ekainaren 13rako. “Dual eredua: Enpresak eta Lanbide Heziketako ikastetxeak lankidetzan” izenburupean, arratsaldeko 16:30ean hasiko da jardunaldia eta ordu eta erdiko iraupena izango du. Lanbide Heziketako ikasle eta irakasleek, enpresetako ordezkariek eta unibertsitateko arduradunek parte hartuko dute egitarauan.

  • Izen-ematea.

EGITARAUA

 

  • 16:30 Ongi-etorria
  • Proiektuaren aurkezpena
  • Mahai-ingurua:
    • Lanbide Heziketako irakasleak
    • Lanbide Heziketako ikasleak
    • Enpresetako instruktoreak
  • LanHezi III proiektuaren emaitzak
  • 18:00 Itxiera

LanHezi III proiektua

LanHezi III: enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeak lankidetzan, Gipuzkoako ekosistema sozioekonomikoan eta etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragiteko ezagutzaren sorkuntza” proiektua sortu da LanHezi I eta II egitasmoen jarraipen moduan. Proiektuaren helburu nagusia etorkizuneko enpleguaren kalitatean eragitea da; enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen arteko lotura sendotuz eta ikaskuntza eraldatzaileko prozesuak garatuz, berauen beharrizan eta aukerak abiapuntu hartuta. LanHezi III proiektuan parte hartzen dute Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatearekin batera Mondragon Goi Eskola Politeknikoak, Saiolanek, el Vicomtechek, Fagor Taldeak, Miguel Altuna LHIIk, Matz-Erreka S.Coopek y ULMA C y E, S.Coopek. 

Lau hartzaile nagusi ditu LanHezi III proiektuak:

  1. Enpresak. Enpresetako gaurko eta biharko langileen gaikuntza hobetzea da helburu.
  2. Ikasleak. Irakasleen formazioak eta Lanbide Heziketa-enpresa loturak ikasleen formazioan isla izango du.
  3. Lanbide Heziketako irakasleak. Proiektuak Lanbide Heziketan eraldaketa ezartzeko beharrezko gaitasunak lortzen lagunduko die.
  4. Gipuzkoako ekonomia sustatzeko baliogarria izango da, Gipuzkoako sistema sozio-ekonomikoan ezagutza elkarrekin sortu eta transferituko baita.