Eskoriatzako campuseko Zerbitzu Akademikoetan lan egiteko pertsona bat kontratatu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da urtarrilaren 8an.
Talde konprometitu baten kide izan nahi duzu? Metodologia berritzaile eta eraldatzaileekin lan egin nahi duzu? Nahi duzu garatu profesionalki eta pertsonalki punta-puntako erakunde batean?
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak pertsona bat kontratatu nahi du Zerbitzu Akademikoetan lan egiteko Eskoriatzako campusean. Curriculumak jasotzeko epea bukatuko da urtarrilaren 8an.
Zerbitzu Akademikoak (bidali CVa hemen)
- Ikasleen Arreta Zerbitzuko prozesuak bideratuko ditu.
- Lan postuarekin zer ikusia duen lanbide heziketako goi mailako edo unibertsitate mailako titulazio akademikoa izatea.
- Administrazio eta kudeaketa lanetan izandako esperientzia egiaztatua hobesten da.
- Hizkuntzak: Euskara C1, ingelesa B2 eta gaztelania C1.
- Zerbitzutan aritzeko grina du eta proaktiboa da.
- Ziurgabetasun egoerak ondo kudeatzen ditu.
- Taldean eta sarean lan egiten daki.
- Kontuan hartuko da: gida baimena (B) eta autoa.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean lau jakintza arlo jorratzen ditugu, hiru campusetan; Eskoriatzan, hezkuntza eta kooperatibismoa; Aretxabaletan, komunikazioa; eta Bilbao AS Fabrik-en, humanitateak.
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, 1976 geroztik, gizartean eragiten. Zatoz gurekin!