Mondragon Goi Eskola Politeknikoak graduko, masterreko eta doktoregoko diplomak banatu ditu
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak graduko, masterreko eta doktoregoko diplomak banatu ditu
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak graduko, masterreko eta doktoregoko diplomak banatu ditu
Mondragon Goi Eskola Politeknikoak diplomak banatu dizkie 2017-18 ikasturtean ikasketak burutu zituzten 363 egresaturi: 235 graduatuk, 116 master-tituldunek, eta 13 doktorek jaso dute, guztira.
Ekitaldia gaur, martxoaren 22an, Donostiako Kursaalean izan da, eta Miren Murgiondo Goi Eskola Politeknikoko idazkari akademikoak egin ditu aurkezpena-lanak. Hainbat ordezkarik hartu dute parte, besteak beste Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektoreak; Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak, Adolfo Morais Unibersitaite eta Ikerketa sailburuordeak; Carlos Garcia Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorrak eta Nekane Errasti koordinatzaile akademikoak hain zuzen ere.
Ingeniaritza fakultateak hiru campus ditu Gipuzkoan zehar, eta bertako udaletxeetako ordezkariak ere presente egon dira: Luis Intxauspe Hernaniko alkatea eta Jose Miguel Santamaria Ordiziako alkatea.
Lehenik doktoreei eta masterreko tituludunei eman dizkiete lehen diplomak, eta gero DMP Aero enpresako zuzendaria den Alicia Gomezek hitzaldia eskaini du. Ostean, graduko tituludunei diplomak eman zaizkielarik. Diplomak jaso dituzten egresatuek aukera izan dute audientziari hitz batzuk eskaintzeko non ikasketa garaiko bitxikeriak ekarri dituzten gogora, eta esker ona adierazi dieten familiartekoei eta baita unibertsitateari ere euren formakuntza prozesuari egindako ekarpenagatik.
Ondoren, musika ekitaldi batek eman dio itxiera ekitaldiari.
Sortu zenetik hona, Gipuzkoako eta Euskal Herriko enpresetan eta gizartean itzal handia utzi duten 26.000 teknikari, ingeniari eta teknologo baino gehiago trebatu ditu Mondragon Goi Eskola Politeknikoak. Lanbideren laneratzeari buruzko inkestaren arabera (2016ko datuak), Goi Eskola Politeknikoko egresatuek % 94,2tik gorako laneratze-tasa dute, eta horietatik % 97k ikasi duten alorrean aritzeko lanpostua aurkitzen du, gainera.