Irakasleen prestakuntzatik ikaskuntza erraztera
Irakasleen prestakuntzatik ikaskuntza erraztera
Irakasleen prestakuntzatik ikaskuntza erraztera
Ariketa teoriko bidezko edo gaien errepikapen bidezko prestakuntzan oinarritzen diren hezkuntza-ereduak gero eta gehiagotan dira zalantzan jarriak, are gehiago edukietarako mugagabeko sarbidea eskaintzen duen errealitate batean, kontuan izanik erakundeak ez direla jada ezagutza-iturri bakarrak, ezta nagusiak ere.
Paradigma aldaketa horrekin batera, premiazkoa da ikastetxeetan zein organizazioetan gauzak egiteko, pentsatzeko eta ikasteko modu berriei behar bezala erantzuteko gai izango diren profil profesionalak prestatzen hastea.
Hezkuntza-profesionalak inoiz baino beharrezkoagoak dira orain; ez ordea, irakasle hizlari edo irakasle instruktoreak, orain arteko eskumen eta funtzio berberak mantenduz, behintzat.
Testuinguru berri honetan, ezinbestekoa izango da ikaskuntzaren kudeaketaz arduratzen diren pertsonen irakaskuntza-rolak eta irakaskuntza-estrategiak aldatzea, eta aldaketa horiek era guztietako organizazioetan eta hezkuntza- eta lanbide-testuinguru guztietan gauzatzea.
Ikaskuntza-prozesuak erraztea helburu duen lanbide berri bat eraikitzeko eta sendotzeko beharrari erantzun bat emateko asmoz sortua da, hain zuzen, Ikaskuntza Errazten eta Berrikuntzan Unibertsitate Masterra (LIT). Lanbide-profil horren trebetasun berrien artean honakoak aipa daitezke: berdinen artean ikastun gisa egoteko gaitasuna, ikaskuntzaren helburu indibidual eta kolektiboen definizioan laguntzea, lan-esparru koherente bat sortzea, eta metodologia, lanabes eta testuinguruen ekarpena egitea aipaturiko ikaskuntza hori gerta dadin.