Joseba Sarrionandia, Olaia Inziarte, Oihana Iguaran eta Mattin Irigoien partaideekin, eta kulturak eta kultur ekoizpenak euskal komunitatea indartzeko zer eginkizun duten aztertu dute
Joseba Sarrionandia, Olaia Inziarte, Oihana Iguaran eta Mattin Irigoien partaideekin, eta kulturak eta kultur ekoizpenak euskal komunitatea indartzeko zer eginkizun duten aztertu dute
Joseba Sarrionandia, Olaia Inziarte, Oihana Iguaran eta Mattin Irigoien partaideekin, eta kulturak eta kultur ekoizpenak euskal komunitatea indartzeko zer eginkizun duten aztertu dute
Parte-hartzaile bakoitzak bere lan-arloaren ikuspegitik heldu dio gaiari -musika, literatura, antzerkia edo bertsolaritza-, eta esperientzia pertsonalak partekatuko ditu bere diziplina artistikoei buruz duen ikuspegiarekin. Solasaldia baliatu dute Euskal Kulturaren Eragiletzako master berria aurkezteko.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak euskal kulturarekin lotutako hainbat alorretako lau erreferente bildu zituen, hilaren 27an, Eskoriatzako campusean mahai-inguru batean, euskal kulturak musikaren, literaturaren, antzerkiaren eta bertsolaritzaren arloetan dituen erronkei buruz hitz egiteko. Zehazki, Joseba Sarrionandia idazleak, Olaia Inziarte abeslariak, Oihana Iguaran bertsolariak eta Mattin Irigoien antzerki-idazle eta kultur dinamizatzaileak hartu zuten parte solasaldian, eta kultura-ekoizpenak euskal komunitatea indartzeko zer eginkizun duen aztertu zuten guztiek, beste gai batzuen artean. Fakultateak datorren ikasturtean eskainiko duen Euskal Kulturaren Eragiletzako master berria aurkeztuko da ekitaldi horretan.
Eneko Bidegain fakultateko irakasle eta ikertzaileak moderatu zuen hitzaldia, eta aurkezpenean izan ziren Jon Sarasua masterreko irakaslea eta Aitor Bengoetxea UEUko (Udako Euskal Unibertsitateko) zuzendaria ere. Horiek sarrera egin eta master berriaren helburuak azaldu zituzten. Titulu propio hori modalitate erdi-presentzialean emango da eta saio presentzialak egingo dira Eskoriatzako campusean asteazken arratsaldeetan (18:00-21:00).
Bestalde, euskal kultura eremu profesionaletan eta kudeaketan bultzatzeak, euskarazko ekoizpenak, gizarte- eta herri-mugimenduaren ekarpenak, partaidetzako kulturak, esperientzia arrakastatsuek eta abarrek duten garrantzian sakondu zuten parte-hartzaileek.
Kultura-eragileak prestatzeko masterra
Euskal kulturak maila askotako desafioak bizi ditu, eta horiei erantzuteko gai izango diren eragileak trebatzea beharrezkoa ikusi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Horregatik, kutur eragileen harrobia prestatzea da masterraren helburua. Hezkuntza arautuan eta ez-arautuan nahiz udaletako edota beste erakunde publiko batzuetako kultura-arloetan jardungo dute profesional horiek.
Nori dago zuzenduta?
Titulu berri hori arlo askotako graduatuentzat da, baina batez ere, honako hauetako ikasleentzat: Lehen Hezkuntzako eta Haur Hezkuntzako graduak, komunikazioarekin lotutako graduak (Ikus-entzunezko Komunikazioa, Kazetaritza, Publizitatea…), Humanitate Digital Globalak, euskal ikasketak, itzulpengintza, zuzenbidea… eta, jakina, euskal kulturan eragiteko interesa duen edozein gradudunentzat.
Edukiak
Masterreko gaiak sakonki landuta eta metodologia aktiboak erabilita, euskal kulturaren galdegai eta problematikei heltzera dator masterra: kultura-eragin globala metabolizatzeko moduak, transmisioa eta irekidura konbinatzeko moduak, gure sustraiak interpretatzeko sintesiak, hizkuntzaren lekua ulertzeko oinarriak, teknologiaren eraginak, komunitatea birsortzeko baldintzak, arte-arlo bakoitzaren desafioak…
Orain arte kulturgintzan egin denetik harago lan egingo dute master honetako parte-hartzaileek. Hala, alderdi hauetan sakonduko dute: nola antolatu kulturgintzaren transmisio ganorazkoa hezkuntza arautuan eta ez-arautuan, nola berregin herrietako eragiletza kulturaren arloan, zer oinarritatik hobetu euskal kulturgintzaren inguruko udal-politika publikoak, komunikazio-lanak edota ikerketa-bideak.
- Oinarri orokorrak.
- Kutur eragiletza eta transmisioa hezkuntzan.
- Kultur eragiletza; Euskal Herriaren antolakuntza eta artikulazioa.
- Ikerketa-proiektua.