“KOOPHEZI-i: Pertsona kooperatiboaren profila ikasle gazteetan neurtzeko eskala” liburua kalean
“KOOPHEZI-i: Pertsona kooperatiboaren profila ikasle gazteetan neurtzeko eskala” liburua kalean
“KOOPHEZI-i: Pertsona kooperatiboaren profila ikasle gazteetan neurtzeko eskala” liburua kalean
Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileen gidaritzapean, parte hartu dute proiektuan Goi Eskola Politeknikoko eta EHU/UPVko ikertzaileek.
Oxel Azkarate-Iturbe, Aitor Aritzeta, Ion Lezeta, Jose Ramon Vitoria, Iban Galletebeitia, Ane Sanchez eta Miren Zubizarretak idatzita dute KOOPHEZI-i: Pertsona kooperatiboaren profila ikasle gazteetan neurtzeko eskala liburua. Liburua idatzi da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzaileen gidaritzapean, baina parte hartu dute bertan Mondragon Unibertsitateko fakultate eta departamentuetako ikertzaile desberdinek eta EHU/UPVko Psikologia Fakultateko ikertzaileek; Gipuzkoako sare desberdinetako ikastetxeekin eta fakultateekin elkarlanean.
Oxel Azkarate-Iturbek ikertzaile eta lanaren kooordinatzailearen esanetan, “Hezkuntza zentroak eta unibertsitateko fakultateek hasitako eraldaketa prozesuetan identifikatutako hutsune bat betetzea da helburua: erakundeen misioarekin bat datorren pertsona edo ikasle profila ebaluatzeko/neurtzeko beharra, ikasleen ahotsa jasota; kasu honetan, pertsona kooperatiboaren profila neurtzekoa”.
Liburua bi urteko ikerketaren emaitza da. Ikasle gazteen auto-pertzepzioa abiapuntu hartua, ikerketak proposatzen du eskala bat neurtu ahal izateko pertsona kooperatiboaren profila. Argitalpenak biltzen ditu eskala hori sortzeko zegoen beharra, eskalaren eraikuntza prozesua, justifikazioa, erabilerarako argibideak eta balidatutako galdera-sorta. KOOPHEZI-i tresna baliagarria da Batxilergorako, Lanbide Heziketarako eta unibertsitateko graduetarako.
KOOPHEZI-i proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzazioa izan du eta Gizabidea Fundazioa eta ULMA Fundazioak babesa.