Kooperatibagintzan Aditu Titulua: 14 urtez, kooperatibismoa biziberritzen
Kooperatibagintzan Aditu Titulua: 14 urtez, kooperatibismoa biziberritzen
Kooperatibagintzan Aditu Titulua: 14 urtez, kooperatibismoa biziberritzen
Urriaren 8an hasiko da Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Koopetibismoaren Ikertegiak zuzentzen duen erreferentziazko ikastaroa, Otalora Mondragoneko zuzendaritza eta kooperatiba garapenerako zentroarekin batera.
Urriaren 8an jarriko da abian Koopetatibagintzan Aditu Tituluaren 14. edizioa. Ikasturte honetan, 11 kooperatiba desberdinetatik etorritako 18 lagunek hartuko dute parte Eskoriatzako campusean egingo den ikastaroan.
Ikastaroak bi fase izango ditu: lehenengo zatia baliatuko dute kooperatibismoari buruzko eduki teoriko-praktikoak lantzeko. Bigarren zatia, aldiz, erabiliko dute ikasitakoak praktikan jartzeko eta proiektu errealak egiteko.
Edizio honetan, kooperatiba hauetako ordezkariek izango dira Kooperatibagintzan ikastaroan: Fagor Automation, Lagunaro Servicios, S.Coop., RPK, S.Coop., Eika, S.Coop., Fagor Electronica, S.Coop., Copreci, S.Coop., Ulma Packaging, S.Coop., Maier, S.Coop., Fagor Ederlan S.Coop, Fagor Industrial eta Ulma Cye S.Coop
Ikastaroak lau helburu zehatz ditu:
- Errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko ikasleari ezagutza teoriko-praktiko sendoa ematea.
- Kooperatiben proiektu sozio-enpresarialaren garapenerako ezagutza eta erremintak eskaintzea.
- Kooperatiba ezberdinetako partaideen artean gogoeta bultzatzea eta praktiken elkartrukerako abagunea sortzea.
- Kooperatibaren proiektu sozio-enpresariala indartzeko proiektu praktiko bat garatzea.
- Lehenengo ediziotik, oso parte-hartze handia izan du Kooperatibagintzan Aditu Tituluak. Honezkero, 40 kooperatibetatik etorritako 280 ordezkari baino gehiagok hartu du parte aurreko edizioetan.
Pasa den uztailean bukatutako 13. edizioko laburpen bideoa:
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Koopetibismoaren Ikertegiak zuzentzen du ikastaroa, Otalora Mondragoneko zuzendaritza eta kooperatiba garapenerako zentroarekin batera.