Kooperatibetako norbanakoen erantzukizunaz jardungo dira Kooperatibagintzan Topaketaren 8. edizioan

Atzealdea

Kooperatibetako norbanakoen erantzukizunaz jardungo dira Kooperatibagintzan Topaketaren 8. edizioan

Kooperatibagintzan Topaketa

Kooperatibetako norbanakoen erantzukizunaz jardungo dira Kooperatibagintzan Topaketaren 8. edizioan

‘Pertsonen erantzukizuna enpresa kooperatiboan’ izenburupean, ekainaren 18an egingo da 8. Kooperatibagintzan Topaketa Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean.

2024·05·15

$titulo.getData()


Ekainaren 18an, asteartez, egingo da Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak antolatutako Kooperatibagintzan Topaketen 8. edizioa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen Eskoriatzako campusean elkartuko dira parte-hartzaileak.

 

Topaketaren 8. edizioak honako izenburu hau izango du: ‘Pertsonen erantzukizuna enpresa kooperatiboan’. Kooperatibetako bazkideek erantzunkidetasunez jokatzeak zer esan nahi duen eta horrela jokatzeko baldintzak nola sustatu daitezkeen landuko da jardunaldian. Topaketa 15:00etan hasiko da, eta 18:00etan amaituko da.

 

Horretarako, lehenengo zatian, Igor Ortega Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiko ikertzailearen eta Unai Elorza Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikertzailearen aurkezpenak egongo dira, eta, bigarren zatian, erantzunkidetasuna sustatzeko praktikak partekatuko dituzte kooperatiba desberdinetako protagonistek, mahai-inguru batean.

  • Izen-ematea: Kooperatibagintzan Topaketa 2024

EGITARAUA

  • 15:00 Ongi-etorria eta harrera instituzionala.
  • 15:30 Erantzukizuna enpresa kooperatiboan: testuinguraketa eta ikerketaren emaitzak (Igor Ortega - Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia)
  • 16:00 Erantzunkidetasuna sustatzeko lan testuinguruak (Unai Elorza - Mondragon Goi Eskola Politeknikoa).
  • 17:00 Esperientzia praktikoen mahai-ingurua: 
    • Marta Carazo (Eroski).
    • Javi Torrella (Soraluce).
    • Iñigo Iñurrategi (Mondragon Taldea).
    • Axier Lekuona (Orkli).
    • Gidaria: Marixe Ruiz de Austri (Mondragon Unibertsitateko LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia).
  • 17:45 Itxiera eta luntxa.

Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Eskoriatzako campusean dago kokatuta LANKI Kooperatibismoaren Ikertegia. Hiru helburu nagusirekin sortu genuen ikertegia 2001. urtean. Bi betebehar nagusi ditugu LANKI Kooperatibismoaren Ikertegian: lehena, unibertsitateko ezagutza eta kooperatiben praktika uztartzea; eta, bigarrena, bertako zein kanpoko errealitate kooperatiboan eragitea. Honako baliabideak ditugu horretarako: hezkuntza kooperatiboa, ikerketa eta aholkularitza, eta zabalkundea. Denak ala denak asmo nagusiago bat gauzatzeko: kooperatibismoa biziberritu eta urte hauetan guztietan kooperatibismoari buruz metatu dugun ezagutza eta esperientzia konpartitzea espazio ezberdinetan. Egun, hamabost profesional inguru gabiltza lanean LANKI Kooperatibismoaren Ikertegian.