Abian da Kooperatibagintzan ikastaroaren 13. edizioa
Abian da Kooperatibagintzan ikastaroaren 13. edizioa
Abian da Kooperatibagintzan ikastaroaren 13. edizioa
Oraingoan, 10 kooperatibetatik etorritako 14 ordezkarik hartuko dute parte Eskoriatzako campusean eskainiko den ikastaroan.
Pasa den ostiralean, urriak 30, jarri zen abian Koopetatibagintzan Aditu Tituluaren 13. edizioa. Ikasturte honetan, 10 kooperatiba desberdinetatik etorritako 14 lagunek hartuko dute parte Eskoriatzako campusean egingo den ikastaroan.
Aurtengo ikastaroak bi fase izango ditu. Lehenengo zatia, maiatzaren 14ra artekoa, baliatuko dute kooperatibismoari buruzko eduki teoriko-praktikoak lantzeko. Bigarren zatia, aldiz, erabiliko dute ikasitakoak praktikan jartzeko eta proiektu errealak egiteko.
Edizio honetan, kooperatiba hauetako ordezkariek izango dira Kooperatibagintzan ikastaroan: Ausolan, RPK, Fagor Ederlan, Lagun Aro Zerbitzuak, Eika, Ulma Packaging, Copreci, F.E. Tafalla, Ulma CyE eta Fagor Industrial.
Ikastaroak lau helburu zehatz ditu:
- Errealitate kooperatiboa ulertu eta aztertzeko ikasleari ezagutza teoriko-praktiko sendoa ematea.
- Kooperatiben proiektu sozio-enpresarialaren garapenerako ezagutza eta erremintak eskaintzea.
- Kooperatiba ezberdinetako partaideen artean gogoeta bultzatzea eta praktiken elkartrukerako abagunea sortzea.
- Kooperatibaren proiektu sozio-enpresariala indartzeko proiektu praktiko bat garatzea.
Lehenengo ediziotik, oso parte-hartze handia izan du Kooperatibagintzan Aditu Tituluak. Honezkero, 40 kooperatibetatik etorritako 270 ordezkari baino gehiagok hartu du parte aurreko edizioetan.
Antolatzaileen nahia da, ohi bezala, ikastaro presentziala egitea eta aurrez aurreko saioei garrantzia ematea, baina Covid-19a dela eta egoera okertuko balitz, egokitu eta online jarraituko du ikastaroak.
Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko LANKI Koopetibismoaren Ikertegiak bultzatzen du ikastaroa.